Ibilbide literarioak - Turismoa Gasteizen

Ibilbide literarioak

Kontakizunak inspiratzen dituzten bazterrak, hirian barrena ibiltzera bultzatzen gaituzten nobelak eta letretako pertsona ezagunak, Euskadiko hiriburuarekin lotura estua dutenak. Gasteiz literaturatik abiatuta ezagutzea proposatzen dizugu.

Hiri zuria

Hiri Zuriaren Trilogia

Eva Garcia Saenz de Urturiren Hiri Zuriaren trilogiak Gasteizko txoko ezagunenak zeharkatzen ditu, salmenta-zerrendetan buru egon diren misteriozko tramen bidez. «El silencio de la ciudad blanca» (Hiri zuriaren isiltasuna) nobelak, bada, bisita gidatua du, eta Daniel Carpasorok zinemara eraman zuen, Javier Rey eta Belen Rueda aktore nagusien laguntzarekin.

Txoko literarioak

Ken Follett-en estatua

Ken Follett(Beste leiho batean irekiko da) inspiratu zuen Santa Maria katedrala; Pio Barojak eta Benito Perez Galdosek aipaturiko tokiak; tokiko egileak (adibidez, Ignacio Aldecoa eta Ernestina Champourcin) gogoratzeko guneak; Toti Martinez de Lezeak(Beste leiho batean irekiko da) edo Alvaro Arbinak deskribaturiko txoko eta gertakari historikoak nahiz Marta Extramianak zuzentzen dituen bisita gidatuak, «El caso de los amores proscritos» (Maitasun debekatuen kasua) eta «El caso de la patulea y un viaje a París» (Jendailaren kasua eta bidaia bat Parisera) nobelei buruzkoak horiek. Gure kaleek, plazek eta eraikinek literaturaren munduarekin duten harremana ikus ezazu, tokiko enpresek antolatutako bisita gidatuen bidez edo zeure kabuz, gure ibilbidea jarraituz:

Ibilbide literarioa Google Maps-en(Beste leiho batean irekiko da)

https://www.flickr.com/photos/vgturismo/sets/72157714286448857(Beste leiho batean irekiko da)

Zure iritziak axola digu

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu. Nahitaezkoa da identifikatzea.

Izartxoarekin markatutako eremuak derrigorrezkoak dira.

Gai mota *
Aldartea *
Hautatu gaiaren hizkuntza.
Harremanetarako beste kontaktu bat: