12Nubes: Herritarrei informazioa ematen lagunduz

2020ko maiatzaren 14an

COVID-19ak eragindako osasun-krisi honetan, funtsezko ondasun bihurtu da herritarrek informazio fidagarri eta eguneratua izatea.

Horrenbestez, aniztasuna banakoaren eta gizartearen balio gisa hartuta, 12Nubes(Beste leiho batean irekiko da) –Pilarreko Kaleko Heziketarako programa– eta Sareak Josten(Beste leiho batean irekiko da) –hainbat baliabide eta entitatek osatuttako plataforma– lanean jarri dira, eta informazio garrantzitsuena itzultzen ari dira.

Orain arte, 6 hizkuntzatan itzuli da irteera kontrolatuei buruzko informazioa: gaztelania, euskara, ingelesa, frantsesa, portugesa eta arabiera. Herritarrei modu argi eta bisualean eman nahi zaie informazioa, horretarako infografiak eta audioak baliatuta. Webgune honetan ikus daitezke: Salidas controladas 2 de Mayo.(Beste leiho batean irekiko da)

Lanari jarraipena emateko asmoa dago, gainerako faseetako informazioa eguneratzen, baita beharrezko jotzen diren arau eta gomendio batzuetakoak ere, esaterako segurtasun-neurrien erabilera zuzenari dagokiona.

12Nubes(Beste leiho batean irekiko da) proiektua (Pilar auzoko Kaleko Heziketarako programa).

Lotutako informazioa

  

Zure iritziak axola digu

Lagun iezaguzu hobetzen. Informazio hau baliagarria gertatu zaizu?            

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.

Gaia publikoa izatea aukeratzen baduzu, gainontzeko herritarrek zuk idatzitakoa eta udalak emandako erantzunak irakurri ahalko dituzte; baita iruzkinak egin ere. Gaia pribatutzat jotzen baduzu, zuk bakarrik izango duzu gai horretarako sarbidea eta udalak emandako erantzunak irakurtzeko aukera. Gaia idaztean identifikazio kodea emango zaizu.

Aldartea

Harremanetarako beste kontaktu bat: