Aste honetako proposamen berria argitaratuta dago Aktibatu Blogean

2020ko maiatzaren 15ean

HIRIKOAK JARDUERAREN GUTUNA

Gaur, Hirikoak jardueraren erronka ekarri dizuegu. Gainditzeko, gutun horretan agertzen diren hiru leku asmatu behar dituzu. Erraza da... baina ez da guztia, ijijiji.

Gutun honetan "auzoei" buruz ari gara. Beraz, esan behar diguzu zer dagoen zure auzoan gustuko duzuna, edo zer gustatuko litzaizukeen egotea... Zure kuadrillarekin esertzeko bankuak jartzea gustatuko litzaizuke? Zabor pila dago kalean? Kaleko ikuskizun harrigarriak egiten dituzte? Kirola praktikatu daiteke? Zarata gehiegi dago? Zuhaitz asko? Zer dakit nik...

Iruzkinetan edo hemen: aktibatu@vitoria-gasteiz.org

Informazio gehiago Aktibatu blogean: https://colaboradores.vitoria-gasteiz.org/participacion-aktibatu/

Aktibatu! Zuen ideien zain gaude!

Lotutako informazioa

  

Zure iritziak axola digu

Lagun iezaguzu hobetzen. Informazio hau baliagarria gertatu zaizu?            

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.

Gaia publikoa izatea aukeratzen baduzu, gainontzeko herritarrek zuk idatzitakoa eta udalak emandako erantzunak irakurri ahalko dituzte; baita iruzkinak egin ere. Gaia pribatutzat jotzen baduzu, zuk bakarrik izango duzu gai horretarako sarbidea eta udalak emandako erantzunak irakurtzeko aukera. Gaia idaztean identifikazio kodea emango zaizu.

Aldartea

Harremanetarako beste kontaktu bat: