Aurrez aurreko arreta Herritarrei Laguntzeko bulegoetan, hitzordua aurretiaz eskaturik

Pasa den maiatzaren 20tik, bulegoak hasi dira aurrez aurreko arreta ematen, betiere aurretiazko hitzordua bitarte. Hitzorduak 20 minutuko tarteka ematen dira. Errolda-agiria eskatu nahi baduzu, ez da hitzordua eskatu behar. Honako formularioa bete.

Hitzordua bi modutan eskatu daiteke:

Oharra:

Hautatu bulegoa hitzordurako

  • Eskatu hitzordua San Martinen. Hitzordua eskatu aurretik, egiaztatu ezazu izapide hori artatzen dela (010). San Martineko bulegoak ematen da aurrez aurreko zerbitzua. Bulego honetan artatzen dira udal-arlo hauekin zerikusia duten izapideak: Giza Baliabideak, Ogasuna, Ekonomia-Sustapena, Erregistro Nagusia eta Kontratuen Erregistroa, Ingurumena, Hirigintza, Bide Publikoa, Hilerriak eta Kontsumoa.Gomendioak.
  • Ariznabarrako bulegoak ez du aurrez aurreko arretarik eskainiko.

Kontuan hartzekoak

  • Izapide bat baino gehiago egin behar baduzu, ondoz ondoko hitzordu bat baino gehiago eskatzea gomendatzen da.
  • Ordainketak banku-txartel bidezko ordainketak onartuko dira soilik, inolaz ere ez esku-dirutan.
  • Aukeran, agiriak formatu digitalean aurkeztu behar dira.
  • Pertsona bakar bat joango da izapidera, mendeko pertsonaren bati laguntzeko ez bada.
  • Hitzordua eskatu aurretik: Egiazta ezazu izapide online egin daitekeen, egoitza elektronikoan.
  • Hitzordura garaiz iristea eskatzen da. Maskara eramatea beharrezkoa da.
  • Bulegoan bi metroko segurtasun.tartea gorde beharko da uneoro.
  • Behin izapidea amaituta, ezin izango da bulegoan denbora gehiagoz geratu.

Lotutako informazioa

  

Zure iritziak axola digu

Lagun iezaguzu hobetzen. Informazio hau baliagarria gertatu zaizu?            

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.

Gaia publikoa izatea aukeratzen baduzu, gainontzeko herritarrek zuk idatzitakoa eta udalak emandako erantzunak irakurri ahalko dituzte; baita iruzkinak egin ere. Gaia pribatutzat jotzen baduzu, zuk bakarrik izango duzu gai horretarako sarbidea eta udalak emandako erantzunak irakurtzeko aukera. Gaia idaztean identifikazio kodea emango zaizu.

Aldartea

Harremanetarako beste kontaktu bat: