Maiatzaren 20an irekiko da Gazteen Argibideetarako Bulegoa aurretiaz hitzordua eskatuta

2020ko maiatzaren 19an

Hilaren 20an, asteazkena, Gazteen Argibideetarako Bulegoan, aurrez-aurreko arreta berriro hasiko da aurretiaz hitzordua eskatuta.

Hitzordua honako modutan eskatu daiteke:

Idatziz eskatzen baduzu, bidali mesedez honako datuak: zure izena, adina, zure kontsultaren gaia, eta nahi baduzu, zure telefono zenbakia eman ahal diguzu eta baimena zuri deitzeko, hitzordua aldatu behar izatekotan (zure datuak indarrean dagoen Datu Pertsonalei Buruzko Legeak esandakoa errespetatuz jasoko dira).

Hitzorduak 30 minutuko tarteka emango dira ohiko ordutegian:

  • Astelehenetik ostiralera, 10:00etatik 14:00etara
  • Astearte eta ostegunetan, 17:00etatik 19:00etara

Kontuan hartzeko oharrak

  • Hitzordura garaiz iristea eskatzen da.
  • Bulegoan pertsonen arteko bi metroko segurtasun tartea gorde beharko da uneoro.
  • Pertsona bakar bat joango da hitzordura, menpekotasun egoeran dagoen pertsonaren bati laguntzeko ez bada.
  • Bidaiateka eta ordenagailuak erabiltzeko zerbitzuak itxita egongo dira.
  • Lan-munduko dokumenturen bat inprimatu nahi bada, bulegoko posta elektronikora bidali beharko da (hau bulegoan bertan egin ahalko da bakoitzaren mobiletik, baina erabiltzaileak berak egin beharko du).

Lotutako informazioa

  

Zure iritziak axola digu

Lagun iezaguzu hobetzen. Informazio hau baliagarria gertatu zaizu?            

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.

Gaia publikoa izatea aukeratzen baduzu, gainontzeko herritarrek zuk idatzitakoa eta udalak emandako erantzunak irakurri ahalko dituzte; baita iruzkinak egin ere. Gaia pribatutzat jotzen baduzu, zuk bakarrik izango duzu gai horretarako sarbidea eta udalak emandako erantzunak irakurtzeko aukera. Gaia idaztean identifikazio kodea emango zaizu.

Aldartea

Harremanetarako beste kontaktu bat: