Txikizkako merkataritza- establezimenduak eta antzeko zerbitzuak ematekoak jendearentzat irekitzea

2020ko maiatzaren 4an

Alarma-egoeragatik jarduera eten behar izan zuten txikizkako merkataritza-establezimenduak eta zerbitzu profesionalak ematekoak berriz ireki ahalko dira, honakoak izan ezik: 400 metro koadrotik gorako azalera dutenak, merkataritza-gune izaera dutenak, edo horien barruan egonik kanpotik zuzeneko sarrerarik ez dutenak.

Baldintza hauek bete beharko dituzte:

  • Aurretiaz emaniko hitzordu-sistema ezartzea, hartara lokalaren barruan langile bakoitzeko bezero bat eta bakarra egongo dela bermatu ahal izateko, eta ezingo da aretoaren barruan itxaroteko gunerik egon.
  • Bezeroak banan-banan artatuko direla bermatzea, kapitulu honetan adierazitako behar besteko tarte fisikoa gordeta, eta halakorik ezin denean, manparak edo erakusmahaiak jarrita.
  • Lehentasunezko ordutegia ezartzea 65 urtetik gorakoentzat, talde horrek paseatzeko eta jarduera fisikoan aritzeko duen ordu-tarteekin bat.

Orain arte irekita egon ahal izan diren establezimenduek irekita jarraitu ahal izango dute, zituzten baldintza berberetan, nahitaezko segurtasun- eta higiene neurriak beteta.

Informazio gehiago maiatzaren 3ko BOEn- SND/388/2020 aginduan,(Beste leiho batean irekiko da), non hainbat saltoki eta zerbitzu irekitzeko, artxiboak irekitzeko eta kirol profesional eta federatua egiteko baldintzak ezartzen diren.

Eusko Jaurlaritzaren protokoloa

Eusko Jaurlaritzak, bestalde, protokoloa (pdf) argitaratu du, merkataritza-sektoreko enpresetan ezarri beharreko jardunbide egokiak ezagutarazteko, langileen eta kontsumitzaileen artean COVID 19aren transmisioa eta infekzioa prebenitzeko . (Azken eguneratzea: 2020/05/03)

Lotutako informazioa

  

Zure iritziak axola digu

Lagun iezaguzu hobetzen. Informazio hau baliagarria gertatu zaizu?            

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.

Gaia publikoa izatea aukeratzen baduzu, gainontzeko herritarrek zuk idatzitakoa eta udalak emandako erantzunak irakurri ahalko dituzte; baita iruzkinak egin ere. Gaia pribatutzat jotzen baduzu, zuk bakarrik izango duzu gai horretarako sarbidea eta udalak emandako erantzunak irakurtzeko aukera. Gaia idaztean identifikazio kodea emango zaizu.

Aldartea

Harremanetarako beste kontaktu bat: