TUVISAk bat egin du Gobernu zentralaren garraio publikoaren hobariarekin eta deskontua ezarriko du abonamenduetan 31/12/2022 arte

2022ko uztailaren 22an argitaratua

Irailaren 1etik eta 2022ko abenduaren 31ra arte, BAT garraio-txartela, BUX eta abonamenduak (30D eta 30D Gaztea) erabiltzen dituztenek TUVISAn indarrean dagoen tarifaren erdia ordainduko dute.

Neurria “Ukrainako gerraren ondorio ekonomiko eta sozialei erantzuteko Plan Nazionala” dela-eta hartu da. Planaren bidez, Gobernu zentralak garraio publikoarentzako hobariak arautu ditu.

Krisiaren aurkako neurri honekin, Errusiak Ukrainan egindako inbasioaren ondorio ekonomiko negatiboak arindu nahi dira, inflazio-tasa altuari aurre egiteko. Gainera, garraio publiko kolektiboaren papera sustatu nahi da, bereziki herritarren eguneroko mugikortasunari eragiten baitio, eta ibilgailu partikularra baino seguruagoa, fidagarriagoa, erosoagoa, merkeagoa eta iraunkorragoa den garraio publikoa sustatu. Halaber, ibilgailu partikularren erabilera murriztu nahi da, erregaien prezio historikoen aurrean.

Plana dela-eta, hartu diren neurriei buruzko informazioa ekainaren 25eko 11/2022 Errege Lege Dekretuan kontsulta daiteke(Beste leiho batean irekiko da), zeinaren bidez neurri jakin batzuk hartu eta luzatzen baitira gerrak Ukrainan dituen ondorio ekonomiko eta sozialei erantzuteko.

Lotutako informazioa

  

Zure iritziak axola digu

Lagun iezaguzu hobetzen. Informazio hau baliagarria gertatu zaizu?

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.

Izartxoarekin markatutako eremuak derrigorrezkoak dira.