Udaleko hezkuntza-jarduerak - Belaunaldien artekoa: Adinkeriari buruzko hausnarketa bateratua, adinagatiko diskriminazioa

gaitasun pertsonaletarako hezkuntza

2024-2025 ikasturtea / Gaia: Gaitasun pertsonaletarako hezkuntza

Izena eman online

Deskribapena

OMEk (Osasunaren Mundu Erakundeak) hirugarren diskriminazio-mota gisa defitzen du gaur egun adinkeria, arrazakeriaren eta sexismoaren ondoren. Sentitu al zara inoiz zure adinagatik diskriminatua? Ba al dakizu zer den adinkeria eta zer ondorio dituen zuretzat eta gizartearentzat? BIZAN sarean diskriminazio horren inguruan sentsibilizatu nahian gabiltza. Adinekoek horren inguruan egiten duten hausnarketa partekatu nahi dugu, eta hausnarketa berriak sortu beste adin batzuetako pertsonen laguntzarekin.

Bi saioko topaketa bat eskaintzen dizugu, bi helburu hartuta: gai horri buruz elkarrekin hausnartzea batetik, eta estereotipoak eta adinagatiko diskriminazioa lantzeko estrategiak garatzea bestetik.

Ez da aurreiritzirik gabeko gizarte bakar bat ere; ikuspegi horretatik aztertu behar dira estereotipo eta diskurtso horiek, betiere aldatzeko asmoz.

Balioak

Elkartasuna, parte-hartzea eta ekitatea.

Helburuak

  • Belaunaldi ezberdinak (gazteak eta adinekoak) elkartzeko bide ematea, hartara belaunaldien arteko harremana eraikitzeko.
  • Gazte zein adinekoek beste kolektiboarekiko dituzten estereotipoak haustea.
  • Adinaren araberako diskriminazio-esperientziak partekatzea eta diskriminazio horri aurre egiteko estrategiak sortzea.

Hartzaileak

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza (3. eta 4. mailak), Batxiler (1. eta 2. mailak).

Antolaketa

  • Tokia: ikastetxea edo BIZAN.
  • Egutegia: 2025ko urtarriletik maiatzera.
  • Ordutegia: astelehena, asteartea, asteazkena, osteguna edo ostirala, ordutegi desberdinetan.
  • Iraupena: 2 saio. Ordubete saio bakoitzeko.
  • Parte-hartzaile kopurua, gehienez: ikastaldea.
  • Garraioa: ez.
  • Hizkuntza: gaztelania.

Parte hartzeko betebeharrak

  • Ordaintzekoa: ez.
  • Oharrak: eskaera-kopuruak programaren ahalmena gaindituz gero, Gizarte Politiken Sailak ezarriko ditu lehentasunak zehazteko irizpideak.
  • Saioetan irakasleek aktiboki parte hartzea eskatzen da, eta ikastetxeak koordinazioan adierazten diren beharrei erantzutea, saioa behar bezala garatzeko.
  • Ikastetxeak jarduera horretan parte hartzen duela jakinarazten duenean, berariaz aipatuko ditu Udala, antolatzaile gisa, eta Gasteiz Hiri Hezitzailea proiektua.

Informazio gehiago

  • Harremanetarako: Gemma Vidán.
  • Helbidea: Adinekoen Zerbitzua. Gizarte Politiken Saila. Pablo Neruda 7 -01009.Vitoria-Gasteiz
  • Telefonoa: 945 161731 / 945 161582
  • Posta elektronikoa:gvidan@vitoria-gasteiz.org

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.