‘Paseoa hezegunean zehar’ argazkiak irabazi du Atariaren Instagrameko lehiaketa

2022ko uztailaren 29an argitaratua

Instagraman bidez egindako lehiaketatik 11 argazki aukeratu dira Atarian erakusteko.

Salburuko hezeguneen Interpretazio Zentroak, Atariak, bere Instagram(Beste leiho batean irekiko da) kontuaren bidez ‘Salburuko Parkea: gizarte-topaketa’ lelopean egindako argazki-lehiaketako sariak banatu ditu. Irabazlea @juanangelrphotocolor izan da ‘Paseo por el Humedal’ lanarengatik.

Bigarren saria @zaidaartezer0 erabiltzaileak lortu du “Desconectar del día y reconectar con nuestro interior junto a los nuestros” lanarengatik eta hirugarrena @izaskun.martinez.79 erabitzaileak “79-21 de junio día internacional del skate” argazkiarekin. Halaber, bost accesit eta ohorezko beste hiru ere eman dituzte.

Hiru hilabetean 82 egileren 631 argazki baino gehiago jaso dituzte, eta parkearen inguruko gai ekosoziala gizarteari hurbiltzea lortu da. Horretarako, agerian geratu da argazkilaritza erabilgarria dela ingurumenari buruzko sentsibilizaziorako. Irabazi duten 11 lanak Atariak antolatu duen erakusketan ikusi ahal izango dira.

Argazki-erronka

CEAk apirila hasieran jarri zuen abian proiektu hau eta argazkilaritza-zaleak diren pertsona guztientzako argazki-erronka egitea proposatu zuen Instagram bidez. Aurkeztutako argazki gehienek Salburuako parkearen bizitza soziala (interakzioa paisaiarekin, arkitektura, flora eta fauna) erakusten dute; Salburua hiriko eguneroko jardueraren agertoki gisa; eta pertsonak parkeko jardueretan parte hartzen; azken finean, parkeak urtean zehar izaten duen bizitza guztia.

Halaber, adierazteko bitarteko horren bidez iritzia sortzeko eta hiriko instagram-erabiltzaileen mugimenduarekin lotura sortzeko, lehiaketa hau herritarrek ingurune horrekiko duten sentsibilizaziora bideratuta zegoen, ez baita pertsona edo animaliarik molestatu edo arriskuan jarri, ezta sartu ezin den eremuetara sartu ere.

Emaitzak harrigarriak dira; izan ere, @vg_ataria instagrameko kontuaren jarraitzaileek gogo bizia erakusten dute parkearekin zerikusia duten gauzekin.

Jarraitzaile gehiago

Lehiaketak iraun duen hiru hilabetetan, @vg_ataria instagrameko kontuak % 2 jarraitzaile gehiago lortu ditu. Instagrameko argitalpenen batez besteko irismena (edukia ikusi duten erabiltzaileen kopurua) 1.876 erabiltzailekoa izan da eta batez beste utzitako aztarna (erabiltzaileek edukia bistaratu duten aldiak) 2.280koa argitalpen bakoitzeko.

Erronka ekainaren 30ean amaitu zenetik, ikusi dugu erabiltzaileek #SalburuaVg traola erabiltzen jarraitzen dutela. Traola ezarrita geratu da, publikoak ingurune horrekin lotzen du eta bere edertasun guztia dokumentatzen jarraitzen du, beraz, egunetik egunera hazten jarraitzen du.

1. SARIA

@juanangelrphotocolor ‘Paseo por el Humedal’ lanagatik.

Lehen sariaren argazkia

2. SARIA

@zaidaartezer0 “Desconectar del día y reconectar con nuestro interior junto a los nuestros” lanagatik.

Bigarren sariaren argazkia

3. SARIA

@izaskun.martinez.79 “79-21 de junio día internacional del skate” lanagatik.

Hirugarren sariaren argazkia

BOST ACCESIT eman zaizkie lan hauei:

@Aitzulo egileari “Ataria” lanagatik.

@Betargazkiak egileari “Como la vieja del visillo” lanagatik.

@elebezeta egileari “Paseos en bici” lanagatik.

@jkbixen egileari “Paseos” lanagatik.

@tetramami egileari “Aprender jugando” lanagatik.

Gainera, aurkeztutako lanen kopurua eta kalitatea direla eta, lan hauek ere nabarmendu dituzte:

3 ACCESIT MERITUENGATIK

@andresyoli egileari “Parque de Salburua” lanagatik.

@desde_araba_al_mundo egileari “Family Noradoa” lanagatik.

@hectorbejaranohernandez egileari “Jugamos” lanagatik.

Lotutako informazioa

  

Zure iritziak axola digu

Lagun iezaguzu hobetzen. Informazio hau baliagarria gertatu zaizu?

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.

Izartxoarekin markatutako eremuak derrigorrezkoak dira.