Udalako hezkuntza jarduerak - Dantzan eta beste, elkarrekin (Belaunaldien artekoa)
2024-2025 ikasturtea / Gaia: Adierazpen musikala eta dantza
Deskribapena
Jarduera honek belaunaldi desberdinetako pertsonen arteko harremanak errazten ditu (haurrak edo nerabeak pertsona helduekin eta adinekoekin), musikarekiko, dantzarekiko eta interpretazioarekiko interesaren bitartez.
Saioetan istorio antzeztuak proposatuko dira, baita abestiak ere, aske edo koreografiekin dantzatzeko, eta horrek bide emango du zenbait balio lantzeko: laguntasuna, gizalegea, ekitatea, nortasuna, inklusioa eta elkartasuna.
Parte hartzen duten adinekoek Araneko BIZANen egiten diren dantza- eta interpretazio-lantegietan prestatzen dute jarduera.
Balioak
Elkartasuna, parte-hartzea eta ekitatea.
Helburuak
- Belaunaldien artean partekatutako espazio bat sortzea, zeinak aukera emango baitie elkar ezagutzeko eta dantzaren, jolasaren eta antzerkiaren bidez bizipenak adierazteko.
- Jolaserako eta dibertsiorako gune bat dinamizatzea, adinekoen balioak eta tradizioak transmititzeko.
- Belaunaldien arteko harremanak sustatzea, hots, haur edo nerabeen eta adinekoen artekoak.
- Adinari lotutako estereotipoak haustea.
Hartzaileak
Beste talde batzuk (elkarteak, hezkuntza ez-formaleko taldeak, okupazio-zentroak, herri-kulturako zentroak, haur taldeak, ludotekak,...).
Antolaketa
- Tokia: BIZAN.
- Egutegia: 2024ko abendutik 2025ko maiatzera.
- Ordutegia: astearte eta ostegunetan, 17:45etik 19:45era.
- Iraupena: saio 1 edo 2. Ordubete saio bakoitzeko.
- Parte- hartzaile kopurua, gehienez: ikastaldea.
- Garraioa: ez.
- Hizkuntza: gaztelania.
Parte hartzeko betebeharrak
- Ordaintzekoa: ez.
- Oharrak: eskaera-kopuruak programaren ahalmena gaindituz gero, Gizarte Politiken Sailak ezarriko ditu lehentasunak zehazteko irizpideak.
- Saioetan irakasleek/begiraleek aktiboki parte hartzea eskatzen da, eta ikastetxeak koordinazioan adierazten diren beharrei erantzutea, saioa behar bezala garatzeko.
- Ikastetxeak jarduera horretan parte hartzen duela jakinarazten duenean, berariaz aipatuko ditu Udala, antolatzaile gisa, eta Gasteiz Hiri Hezitzailea proiektua.
Informazio gehiago
- Harremanetarako: Gemma Vidán.
- Helbidea: Adinekoen Zerbitzua. Gizarte Politiken Saila.
Pablo Neruda 7 -01009.Vitoria-Gasteiz - Telefonoa: 945 161731 / 945 161582
- Posta elektronikoa: gvidan@vitoria-gasteiz.org
Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.