Udaleko hezkuntza jarduerak - Belaunaldien artekoa: Ipuin-kontalaria, estereotipoak desmuntatzen
2024-2025 ikasturtea / Gaia: Gaitasun pertsonaletarako hezkuntza
Deskribapena
Belaunaldien (haur, nerabe eta adineko) eta kulturen arteko truke-esperientzia da, ipuinen bitartez hainbat balioren inguruan hitz egin eta hausnartzeko: generoen arteko tratu ona, berdintasuna, desberdinarekiko errespetua eta aniztasuna.
Parte hartzen duten adinekoek Koroatzeko BIZANen egiten diren irakurketa eta idazketa sortzaileko lantegietan prestatzen dute jarduera.
Balioak
Elkartasuna, parte-hartzea eta ekitatea.
Helburuak
- Belaunaldi eta kulturen arteko harremanak bultzatzea ipuinen inguruko ezagutzak eta esperientziak trukatuz.
- Adin ezberdinetako taldeetan komunikazio eta ikasketa gaitasunak garatzea modu dibertigarrian.
- Bakarka zein taldean, irakurtzeko ohitura sortzea.
- Adinari lotutako estereotipoak haustea.
Hartzaileak
Beste talde batzuk (elkarteak, hezkuntza ez-formaleko taldeak, okupazio-zentroak, herri-kulturako zentroak, haur taldeak, haur eta gazte liburutegiak,...).
Antolaketa
- Tokia: BIZAN.
- Egutegia: 2024ko abendutik 2025ko maiatzera.
- Ordutegia: asteazkenetan, 17:30etik 19:00etara.
- Iraupena: 2 edo 3 saio. Ordubete saio bakoitzeko.
- Parte-hartzaile kopurua, gehienez: ikastaldea.
- Garraioa: ez.
- Hizkuntza: gaztelania.
Parte hartzeko betebeharrak
- Ordaintzekoa: ez.
- Oharrak: Eskaera-kopuruak programaren ahalmena gaindituz gero, Gizarte Politiken Sailak ezarriko ditu lehentasunak zehazteko irizpideak.
- Saioetan irakasleek/ begiraleek aktiboki parte hartzea eskatzen da, eta ikastetxeak koordinazioan adierazten diren beharrei erantzutea, saioa behar bezala garatzeko.
- Ikastetxeak jarduera horretan parte hartzen duela jakinarazten duenean, berariaz aipatuko ditu Udala, antolatzaile gisa, eta Gasteiz Hiri Hezitzailea proiektua.
Informazio gehiago
- Harremanetarako: Gemma Vidán
- Helbidea: Adinekoen Zerbitzua. Gizarte Politiken Saila.
Pablo Neruda 7 -01009.Vitoria-Gasteiz - Telefonoa: 945 161731 / 945 161582
- Posta elektronikoa: gvidan@vitoria-gasteiz.org
Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.