Gasteizek 'Atsoa' eta 'Andereñoa' buruhandiak berreskuratu ditu Andre Maria Zuriaren jaietarako

2022ko uztailaren 28an argitaratua

Gasteizko Udaleko Kultura Zerbitzuak ‘Atsoa’ eta ‘Andereñoa’ aurkeztu ditu, duela urte batzuk desagertu ziren eta 2022ko Andre Maria Zuriaren jaietarako berreskuratu diren bi buruhandi.

Erraldoi eta Buruhandien Konpartsak, historikoki, sei buruhandi zituen: hiru pertsonaia maskulino eta hiru femenino; hala biltzen dute lekukotasunek, irudi historikoek, artikuluek eta beste hainbat dokumentaziok. Emakumezko pertsonaietako bi, lehen aipatutako ‘Atsoa’ eta ‘Andereñoa’, hain zuzen ere, desagertu egin ziren, eta Buruhandien Konpartsa lau bururekin geratu zen.

Informazio gehiago ondoko prentsa oharrean: Gasteizek ‘Atsoa’ eta ‘Andereñoa’ aurkeztu ditu

Lotutako informazioa

  

Zure iritziak axola digu

Lagun iezaguzu hobetzen. Informazio hau baliagarria gertatu zaizu?

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.

Izartxoarekin markatutako eremuak derrigorrezkoak dira.