Kirol jarduerak gizarte etxeetan eta kirol instalazioetan - 2022ko uda
Gustuko kirol jarduerarekin jarraitu edo jarduera berriei ekin nahi badiezu, aukera zabala eskaintzen dizugu.
Izen-ematea eta abonamendua
Izen-ematearen hasiera: 2022ko ekainaren 8an (goizeko 8:30ean hasita).
Jardueren kontsulta eta izena ematea
- Aurrez aurreko izen-ematea: Gizarte etxeetan eta kiroldegietan, Mendizorrotzean, Gamarrako parkean, eta Herritarrei laguntzeko bulegoetan.
- 010 telefonoan, edo 945 161100.
Atera abonamendua!
Udalaren kirol instalazioetarako abonamenduak abantaila asko ditu: % 40ko deskontua udal-jardueretan, edo hainbat abantaila igerileku, izotz-pista nahiz aldagela eta dutxak erabiltzeko orduan.
Gamarrako edo Mendizorrotzeko udako ikastaroetan izena emateko, nahitaezkoa da udalaren gizarte etxe eta kirol instalazioetako bazkide izatea, edo, Gamarraren kasuan, udako denboraldirako abonamendua edukitzea. Bazkideak ez direnak dagokion aldi baterako pasea edo eguneko sarrera atera behar dute, izena emateak ez baitu kirol guneetara sartzeko eskubiderik ematen.
Informazio gehiago
- Izena emateari buruzko informazio orokorra.
- Kurtsoen egutegia.
- Pdfs: Hilabeteko ikastaroak | Bi asteko ikastaroak.
- Oharrak
- Padela, tenisa eta hondartza boleibola: udako denboraldian pertsona bakoitzak gehienez ikastaro bat egin ahal izango du.
- Padela, tenisa, eta mahai-tenisa: pala edo erraketa norberak eraman behar du.
- Igeriketa estiloak: beharrezkoa da 25 m hiru estilotan igeri egiten jakitea.
Lotutako informazioa
Zure iritziak axola digu
Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.