Artium aparkalekua

artium aparkalekuko sarrera

Helbidea: Prudencio Maria Berastegui 1. 01002. Vitoria-Gasteiz. | Ordutegia: 24 | Telefonoa: 945 20 40 57.

Informazio teknikoa

Plaza motak: Txanda, alokairua eta lagapena | Gehieneko altuera: 2,10 m | Plaza kopurua: 714 | Mugikortasun urrikoentzako plazak, motorrentzako plazak, igogailua eta komunak: Bai. | Ibilgailu elektrikoentzako plazak: Bai. | Ikusi planoa (pdf).

Deskribapena

  • Aparkaleku publikoa, txandaka aparkatzeko, zein alokairu edo lagapen erregimenean.
  • Bideozaintza eta interfonia-sistema bidez telekudeatuta dago, 24 orduz.
  • Edozein gorabehera izanez gero, ibilgailuak zein oinezkoak sartzeko eta irteteko guneetan, komunetan edo kutxazainetan dauden informazio botoiak sakatu.
  • Oinezkoentzat bi sarbide nagusi ditu, igogailudunak, eta larrialdietarako hiru irteera.
  • Erabiltzaile orok erabilera eta funtzionamendu arau orokorrak bete behar ditu.

Zerbitzuak

Txandakako plazak

Plaza bat aldi baterako erabiltzea, minutuka edo egunka. Aukera ezberdinak daude:

  • Minutuen araberako tarifa
  • Bidaiarientzako abonamenduak: 3, 5, 7, 10, 15 eta 20 eguneko egonaldiak
  • Deskontu- txartelen sortak: bezeroei ordu betez doan aparkatzeko hobaria eman nahi dieten enpresentzat dira

Informazioa: dokumentua deskargatu Ikusi txandakako plazen ezaugarriak.

Alokairua

Alokairuak hilabeteko iraupena du gutxienez. Abonamendu mota ezberdinak daude, alokairu- kontratua idatzi behar da, TUVISAk eta interesdunak sinatua:

  • 12 ordukoa (plaza esleipenik gabe)
  • 24 ordukoa (TUVISAk plaza esleitzen du)
  • Egunez eta/edo gauez (ordutegiak kontsultatu)

Nola eskatu: email bidez tuvisa.parking@vitoria-gasteiz.org edo TUVISAren bulegoetan.

Informazioa: dokumentua deskargatu Ikusi alokairua.

Lagapena

Plaza baten lagapena (2052ko uztailera arte).

  • Nola eskatu: email bidez tuvisa.parking@vitoria-gasteiz.org edo aurrez aurre TUVISAren bulegoetan.
  • Informazioa: dokumentua deskargatu Ikusi lagapena.

Nola heldu

Kokapena: Latitudea: 42º 50' 56,796'' N | longitudea: 2º 40' 1,073'' W | Kokapena Google Maps-en(Beste leiho batean irekiko da)

Argazki galeria

https://www.flickr.com/photos/38143943@N08/sets/72177720326465104(Beste leiho batean irekiko da)

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.