GILSA - Nortzuk gara eta non jarduten dugu

Nortzuk gara

Gasteizko Industria Lurra, S.A. (GILSA), 1993an osatutako sozietate publikoa da. Bi partaide ditu: Gasteizko Udala, partaidetzaren % 57,13rekin; eta Eusko Jaurlaritzaren Lurzoru Eraikuntza Industriaren Sustapenerako Sozietatea (SPRILUR), % 42,87rekin. Gasteizen industria ekimena eta inbertsioa sustatzeko asmoa du, horretarako lur sail urbanizatuak saltzea da bere eginkizuna.

Gasteizek 244.634 biztanle eta 276,8 km² ko luze zabalera ditu. Euskadiko hiriburua da, eta Arabako erdialdean dago. Gasteizek bere lurretan biltzen ditu probintziako demografiaren pisurik handiena eta probintziako industriako eta zerbitzu sektoreko jarduera gehienen kokalekua da.

Zabalkundea modu neurritsuan eginez, Gasteizek ez du gizatasuna galdu. Udal politika zainduak lagunduta, orekari eutsi zaio, hirigintza eta ingurumena bat eginez. Industria eta zerbitzu hiria da izatez. Eta plangintza zuzentzean, sostengarritasuna hartzen du oinarri, sostengagarritasunaren aldeko ardura hartu baitu hiriak, 1995ean Aalborgeko Gutuna onetsi zuenez geroztik.

Gaur egun, GILSAk kudeatzen dituen jarduera ekonomikoen espazioak, Jundiz Enpresa Parkean oinarritzen dira, 6.457.309 m² azalera gordina izanez eta 4.171.583 m² azalera produktibo garbi azkenengo lurzoru hedapenak eta gero.

Gilsa zerutik

Jundiz, Enpresa Parkea

Jundiz Enpresa Parkea, Gasteizko erdigunetik 6 kilometrora dago. Kokaleku estrategikoa du, ondo komunikatuta baitago probintzia mugakideekin, estatuko gainerako lurrekin eta Europako beste lurrekin ere. Hortaz, zuzeneko sarbideak ditu Estatuko 1. errepidera (Madril-Irun errepidera).

Industrialdearen barruan kokatuta daude: Vitoria-Gasteizko Garraio eta Logistikako Zentro Intermodala (CTVi) 900.000 m²-ko logistikagunearekin, 177.501 m² -ko merkantzia trenbide geltokia, eta Ibilgailuen Azterketa Teknikorako instalazioa. Hala nola, errepidez 8 kilometrora baino ez, Vitoria-Gasteizko nazioarteko aireportua dago.

Gasteizko Udalak kudeatutako enpresen udal zentro batek eta Eusko Jaurlaritzaren industrialdeak ere, errazten dute enpresa proiektu berriak instalatzea.

Industri erabilerarako 2.500 m² -tik aurrerako lurzatiak daude eta industria erakusgarritarako 5.500 m² -tik aurrerako guneak daude merkataritza eta zerbitzu enpresentzat A-1 eta N 102 errepideen aurrean.

Europan dauden Industrialde handienetariko bat dugu hau, urbanizazio kalitate haundiarekin, 800.000 m² -ko berdegunekin eta 256.000 m² ekipamenduentzako eta lurzoruaren ustiapen altuarekin.

136.000 m² -ko Zerbitzu eremu batek gaine balioa ematen dio ere Jundiz Empresa Parkeari. Han diren enpresek zerbitzu eskaintza zabala dute, ostatua, kafetegi-jatetxea, banketxeen sukurtsalak, merkataritzako pabiloiak, enpresentzako bulegoak, kirolgunea, golf zelaia...

GILSA-JUNDIZ

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.