Itun Berdea III. Saria - Saria jaso duten enpresak

Itun berdea

Zer da?

Ingurumen-jardunbide egokientzako sari honen bitartez, enpresek beren jardueren ingurumen-inpaktua murrizteko eta ingurunearekiko harremanak hobetzeko martxan jarri dituzten jardunbiderik onenen balioa aitortu nahi diogu.

Sariak

Sarien banaketa 2017ko azaroaren 9an egin zen, Europa Jauregian, Itun Berdeko Enpresen VI. Topaketan. Osatola, Instalaciones Boro eta Herdit enpresek lortu dituzte sariak hirugarren edizioan; 20 enpresak 25 jardunbide egoki aurkeztu dituzte orotara.

1. Mikroenpresen kategoria: Osatola SA

Osatola SAk Itun Berdea saria eskuratu du mikroenpresen kategorian (1 eta 9 langile artekoak), fabrikazio-prozesuan erabiltzen duten harea birziklatzeko sistema bat martxan jartzeagatik. Berrikuntza horri esker produktu horren erdia ere aurreztu ahal izan dute.

2. Enpresa txikien kategoria: Instalaciones Boro SL

Instalaciones Boro SLk irabazi du Itun Berdea saria enpresa txikien kategorian, euri-urak berreskuratzeko sistema bat ezartzeagatik. Pabilioiaren teilatuan biltzen den euria depositu bateraino kanalizatzen da, eta edatekoa ez den uraren beharretarako erabiltzen.

3. Enpresa ertain eta handien kategoria: Herdit SL

Herdit SLk jaso du Itun Berdea saria enpresa ertain eta handien kategorian. Jarduera nagusian sortzen diren hondakinen zati bat berreskuratu eta negozio-ildo berria bihurtu dute, ekodiseinuaren eta ekonomia zirkularraren irizpideak baliatuz.

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.