Haur eta Nerabeen Elkargunea

Haur eta Nerabeen Elkargunea

8 eta 14 urte bitartean badituzu....hemen asko duzu esateko entzuten zaitugu!

Zer da?

Haur eta Nerabeen Elkargunea 8 eta 14 urte bitarteko haur eta nerabeen parte hartzerako udal organoa da, zeina haurrek parte hartzeko Aktiba(tu) programaren zatia baita. Udalaren eta umeen arteko zuzeneko kanala da, hiriarekin lotutako gaiez hitz egiteko. Gainerako elkarguneekin batera Gizarte Kontseilua osatzen du.

Zertarako?

Umeek eta nerabeek iritziak eman eta partekatu ahalko dituzte espazio horretan, baita itxaropenak eta proposamenak ere, interesatzen zaizkien gaiez edo hiriarentzat garrantzitsutzat eta beharrezkotzat jotzen dituzten alderdiez (ingurumena, aisialdirako espazioak, gizarte etxeak, haurren pobrezia, mugikortasuna, haur parkeak, bizikidetza...), hiriaren parte aktibo eta erantzule diren aldetik.

Nola funtzionatzen du?

Elkargunea, gutxienez, hiru hilean behin bilduko da. Foro ezberdinetako umeek aurretik landutako proposamenak partekatuko dituzte. Elkargunearen ordezkari diren umeek Udalbatzaren batzorde politikoei, kontseiluei eta abarri aurkeztuko dizkiete proposamenak eta ondorioak, udal politiketan kontuan hartu ditzaten eta, garrantzitsuena dena, praktikan jarri eta gauzatu ditzaten.

Nola parte har dezaket?

Oso erraza da. Nahikoa da hirian gertatzen denarekiko interesa izatea eta zure proposamena leku egokian aurkeztea.

Gogoan hartu

1. Elkargunean banako gisa har dezakezu parte, aldez aurretik Haurtzaro eta Senitarte Zerbitzuarekin harremanetan jarrita. Hona hemen gure datuak

2. Edo taldean, zure ikasgelak edo taldeak haur eta nerabeentzako Aktiba(tu) programaren barruan ikastetxeetan edo kirol, kultur, aisialdi eta denbora libreko taldeetan osatutako foroetan parte hartzen badu.

Talde horietan interesatzen zaizkizun gai ugariri buruz eman dezakezu iritzia. Parte hartzeko foro horien ordezkariek udalari helaraziko dizkiote proposamen interesgarrienak, eta bertan kontuan izango dituzte guztion artean nolako hiria eraiki nahi dugun erabakitzerakoan.

Parte hartu Elkargune berrian. Haur eta Nerabeen Elkargune berria, gure hiria hobetzen parte hartu nahi duten pertsonentzako topagunea. Zeu baino ez zara falta!

INFO +

Haurtzaro eta senitarte zerbitzua

945 161 379

infanciayfamilia@vitoria-gasteiz.org

www.vitoria-gasteiz.org/aktibatu

Lotutako informazioa

  

Zure iritziak axola digu

Lagun iezaguzu hobetzen. Informazio hau baliagarria gertatu zaizu?            

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.

Gaia publikoa izatea aukeratzen baduzu, gainontzeko herritarrek zuk idatzitakoa eta udalak emandako erantzunak irakurri ahalko dituzte; baita iruzkinak egin ere. Gaia pribatutzat jotzen baduzu, zuk bakarrik izango duzu gai horretarako sarbidea eta udalak emandako erantzunak irakurtzeko aukera. Gaia idaztean identifikazio kodea emango zaizu.

Aldartea

Harremanetarako beste kontaktu bat: