Retorno al hogar. Teatro Principal Antzokia

Noiz
Eguna: 2022/10/21, hasiera ordua: 19:30, amaiera ordua (gutxi gorabehera): 21:00
Deskribapena

Retorno al hogar (The Homecoming) lanean, Pinterrek (XX. mendeko bigarren erdialdeko Ingalaterrako arte dramatikoko egile nagusiak, 2005ean Literaturako Nobel Saria eskuratu zuenak) gordintasun handiz azaldu zituen dagoeneko helduak diren bi semerekin eta anaia batekin bizi den aita alargun baten arteko kontraesanak eta tentsioak. Nola sortu familia-topaketa batean ahalik eta tentsio handiena? Pinterrek, sortzaile gisa, badakiela dirudi eta halaxe eskaintzen digu.

Daniel Veronese zuzendariaren ikuskizunak Amerikako, Europako eta Asiako ehun hiri baino gehiagotan aurkeztu dituzte. Haren testuak frantsesera, alemanera, italierara, ingelesera eta portugesera itzulita daude. Aurreko edizioetan, bere lan bikainez gozatzeko aukera izan dugu: Glengarry Glen Ross, Un tranvía llamado deseo edo Los hijos se han dormido.

Veronese, testu zoragarri honekin itzuliko da oraingoan antzezle bikainekin batera: Miguel Rellán, David Castillo, Fran Perea, Alfonso Lara , Juan Carlos Vellido eta Silma López.

  • Egokitzapena eta zuzendaritza : Daniel Veronese
  • Antzezleak: Miguel Rellán, David Castillo, Fran Perea, Alfonso Lara, Juan Carlos Vellido, Silma López
  • Prezioa: 18/12/6

Online erosketa(Beste leiho batean irekiko da) irailaren 22tik (10:00etatik aurrera)

enlace Sarreren salmentari buruzko informazio orokorra

Lotutako informazioa

  

Zure iritziak axola digu

Lagun iezaguzu hobetzen. Informazio hau baliagarria gertatu zaizu?

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.

Izartxoarekin markatutako eremuak derrigorrezkoak dira.