Gazte Talent, Jimmy Jazz Elkarteak Gasteizko Udalaren Gazteria eta Kultura Zerbitzuekin elkarlanean antolatzen duen musika talde eta bakarlari gazteen lehiaketa da.
Laboral Kutxa eta Arabako Foru Aldundia lehiaketaren babesleak dira; Araba Euskaraz, IAK- Izaskun Arrue Kulturgunea eta Gasteiz Hoy, laguntzaileak.
Arabako Lurralde Historikoan eta Trebiñuko Konderrian bizi, ikasi edota lan egiten duten 14-35 urte bitarteko gazteek har dezakete parte. Taldekideen %25a 35-40 urte bitartean izatea onartuko da.
2026an 12. edizioa ospatuko du lehiaketak. Sortzen gazte sorkuntza programaren baitako deialdia da.
Ikusi lehiaketaren oinarriak
Izena emateko epea irailaren 17tik azaroaren 16ra artekoa izango da, biak barne.
Izen-ematea online edo aurrez aurre egin ahalko da, lehiaketaren oinarrietan zehazten den dokumentazioa aurkeztuz.
Talde edo bakarlari finalistek 30 minutuko kontzertua prestatu beharko dute. Zuzeneko emanaldiak Jimmy Jazz aretoan izango dira 2026ko abenduaren 8an eta 9an, arratsaldez.
Talde edota bakarlari finalista guztiek 200 € jasoko dituzte zuzeneko kontzertua eskaintzeagatik.
Zuzeneko emanaldian musika arloko profesionalek osatutako epaimahaia egongo da. Bestalde, emanaldira hurbiltzen diren entzuleek parte-hartze kuota bat izango dute, euren botoaren bitartez. %10eko eragina izango du epaimahaiaren erabakian.
Lehiaketa edo oinarriei buruzko edozein galdera argitzeko jo ezazu gaztetalent@gmail.com posta elektronikora, 689 15 84 10 telefonora edota @sortzen_vg(Beste leiho batean irekiko da) Instagram kontura.
Gazte Talent Sortzen sorkuntza-programaren parte da.
Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.