Hobariak eta salbuespenak eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zergan - Etxebizitzetan energia-eraginkortasunaren etiketa lortzeko

Etxebizitzetan energia-eraginkortasunaren etiketa lortzeko egiten diren birgaikuntza energetikoko obra eta instalazioak. Hobari horren helburua da tratamendu hobea ematea eraikinen energia-eraginkortasunaren ziurtagiria duten etxebizitzei.

Betekizunak

  • Obra subjektu pasiboen ohiko etxebizitzan egitea.
  • Etxebizitzak energia-eraginkortasunaren A motako etiketa (% 80ko hobaria) edo B motako etiketa (% 50eko hobaria) izatea.
  • LEHENDIK ERAIKITAKO ERAIKINAREN (edo zati baten) energia-eraginkortasunaren ziurtagiriaren etiketa aurkeztu behar da.
  • EZ du balio PROIEKTUAREN energia-eraginkortasunaren ziurtagiriaren etiketak.
  • Bateraezina da gainerako hobariekin.

Izapideak

Energia-eraginkortasunaren ziurtagiriaren etiketa Energiaren Euskal Erakundearen (EEE) bitartez izapidetzen da, hura baita Euskal Autonomia Erkidegoko Energiaren Agentzia.

Hobaria eskatzea

  • Obra-lizentziaren eskaerarekin batera eskatuko da hobaria. Eskabide orria (pdf)
  • Energiaren Euskal Erakundean (EEE) tramitatzen ari dela egiaztatzeko agiriak aurkeztu beharko dira.

Hobaria ematea

  • Obra amaitutakoan, LEHENDIK ERAIKITAKO ERAIKINAREN (edo zati baten) energia-eraginkortasunaren ziurtagiriaren etiketa aurkeztu behar da.
Aurrez aurre
Telefonoz
  • 945 16 32 telefono-zenbakia (Zerga Kudeaketarako Zerbitzua).
Posta elektronikoz

Araudia

Eraikinen energia-eraginkortasuna ziurtatzeko oinarrizko prozedura onetsi zeneko apirilaren 5eko 235/2013 Errege Dekretuak arautzen du energia-ziurtapena lortzeko modua.

Lotutako informazioa

  

Zure iritziak axola digu

Lagun iezaguzu hobetzen. Informazio hau baliagarria gertatu zaizu?            

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.

Gaia publikoa izatea aukeratzen baduzu, gainontzeko herritarrek zuk idatzitakoa eta udalak emandako erantzunak irakurri ahalko dituzte; baita iruzkinak egin ere. Gaia pribatutzat jotzen baduzu, zuk bakarrik izango duzu gai horretarako sarbidea eta udalak emandako erantzunak irakurtzeko aukera. Gaia idaztean identifikazio kodea emango zaizu.

Aldartea

Harremanetarako beste kontaktu bat: