Gardentasuna - Gasteizko udalerriko lurzoruaren erabilerak eta zertarakoak

Hiri Antolamenduko Plan Orokorra, HAPO, besteak beste Gasteizko udalerriko lurzoruaren erabilera eta zertarakoei buruzko informazioa jasotzen duen dokumentua da.

Zehazki, Plan Orokorraren III. liburukian, II. kapituluan, erabileren arau orokorrak daude jasota, eta beste hainbat kontu, hala nola arauen egitura, erabileren definizioak eta lurzoruaren kalifikazioarekin duten erlazioa (agiri grafikoetan islatua). Liburuki beraren hirugarren kapituluan, berriz, erabileretako bakoitzaren -bizilekua, ekoizpena, espazio libreak...- arau partikularrak daude jasota.

IV. liburukian, bestalde, eraikuntzari eta erabilerei buruzko ordenantzak daude jasota. Lurzatiaren kalifikazioaren arabera, ordenantzetako bat aplikatzen da, zeinek arautzen dituen izan ditzakeen erabilera bereizgarria edo erabilera bateragarria, eta zein egoeratan gauza daitezkeen.

Eta, azkenik, VI. liburukian jasota dagoen dokumentazio grafikoak lurzoruaren kalifikazioa irudikatzen du, eta hori arautzen duen ordenantza, aurreko liburukietan jasotako arauak aplikatzeko ezinbesteko informazioa.

Zure iritziak axola digu

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu. Nahitaezkoa da identifikatzea.

Izartxoarekin markatutako eremuak derrigorrezkoak dira.

Gai mota *
Aldartea *
Hautatu gaiaren hizkuntza.
Harremanetarako beste kontaktu bat: