Elkarteei buruz maiz egiten diren galderak
- Zer egin behar dut elkarte bat sortzeko?
- Zer egin behar dugu gure elkartea eratzeari buruzko aholkuak jaso nahi baditugu?
- Zuzendaritza batzordea aldatu nahi dugu. Zein da da prozedura? Eta estatutuak aldatzeko?
- Urteko batzar nagusia edo solasaldi bat egin nahi dugu, eta bilera gelaren beharrean gaude.
- Elkartearen jarduera handituz joan da, eta ez daukagu jendeari harrera egiteko nahiz lan administratiboa egiteko egoitzarik
- Zeintzuk dira elkarte batek dirua lortzeko dituen aukerak?
- Elkarteak kontratuak egin ditzake?
- Zuzendaritza batzordean dauden pertsonek elkartearen dirurik kobra dezakete?
- Zer egin dezakegu barne-gatazkak baldin baditugu elkartean: batzar baten aurka egin nahi badugu, Gobernu batzordearekin zein lehendakaritzarekin arazoak baditugu…?
- 1. Zer egin behar dut elkarte bat sortzeko?
- Gutxienez hiru laguneko taldea osatu behar duzue, eta baldintza hauek bete behar dituzue:
- Helburu komunak izatea
- Irabazi-asmorik ez izatea
- Demokratikoki funtzionatzea
- Estatuaren, edo ezein alderdi politiko edota enpresaren mende ez egotea. Hori dela eta, izen hauek ere erabili ohi dira hauek izendatzeko: GKE (Gobernuz kanpoko erakundea, IAGE (Irabazi asmorik gabeko erakundea)... azpimarratu nahi denaren arabera.
Nola sortu elkarte bat gaiari buruzko informazio gehiago nahi baduzu, jo web orrira. - 2. Zer egin behar dugu gure elkartea eratzeari buruzko aholkuak jaso nahi baditugu?
- Aurrez aurreko kontsulta nahi baduzue, hitzordua eskatu behar duzue 945 161 687 telefono-zenbakira deituz, edo asociacionismo@vitoria-gasteiz helbide elektronikora mezua idatziz.
- 3. Zuzendaritza batzordea aldatu nahi dugu. Zein da da prozedura? Eta estatutuak aldatzeko?
- Zuzendaritza batzordea aldatzeko zein elkarteen estatutuak, helbidea…aldatzeko ereduak badaude Eusko Jaurlaritzako web orrian. Aldaketak behin eginda, horren berri ematea beharrezkoa da Eusko Jaurlaritzako erregistroan
- 4. Urteko batzar nagusia edo solasaldi bat egin nahi dugu, eta bilera gelaren beharrean gaude.
- Horretarako, Udalak baditu Elkarteen Etxeetan guztiek erabili ahal izateko aretoak.
- 5. Elkartearen jarduera handituz joan da, eta ez daukagu jendeari harrera egiteko nahiz lan administratiboa egiteko egoitzarik
- Gizarte, kultura edo hezkuntza alorrekin lotutako helburu eta jarduerak dituzten elkarteei zuzendutako deialdi publikoa dago. Deialdi horren bidez, elkarteen etxeetako lokalak egoitza gisa erabiltzeko nahiz bertako armairuak erabiltzeko aukera dago.
Bai erabiltzeko baimenak bai armairuaren esleipenak bi urte iraungo dute, eta beste bi urte luza daitezke, lau urtera arte gehienez. - 6. Zeintzuk dira elkarte batek dirua lortzeko dituen aukerak?
- Lehendabizi, bazkideen kuotak.
Horrez gain, zuen estatutuen bigarren artikuluan irakur dezakezuen bezala, elkarteak “honako hauek egin ahalko ditu:- Helburuak betetzeko edo horretarako baliabideak biltzeko era guztietako jarduera ekonomikoak gauzatu.
- Era guztietako ondasunak edozein tituluren bidez eskuratu eta eduki, eta mota guztietako egintzak eta kontratuak egin.
- Elkarteko pertsonek emandako zerbitzuak edo egindako lanak: lantegiak, klaseak, ikastaroak…Honelako kasuetan, ekintzak egiten dituzten pertsonek dirua kobratzen badute jarduera egiteagatik, derrigorrez kontratatuta egon behar dute.
- Dirua lortzeko beste era bateko ekintzak (loteriak, zozketak, sarrerak, izen emateak, gertakizunak antolatzea, etc).
- Erakunde publikoek edo pribatuek emandako diru-laguntzak. Horretarako proiektu bat aurkeztu behar da.
- 7. Elkarteak kontratuak egin ditzake?
- Bai. Bi eratako kontratuak izan daitezke:
1.- Lan kontratua. Hainbat izapide bete behar da: Gizarte Segurantzan alta ematea, soldata orriak egitea, lan egutegia prestatzea, eta abar.
2.- Merkataritza kontratua. Aukera hau errazagoa da elkartearentzat; baina beste alde batetik, berriz, ez da hain erreza zeren kontratatutako langileak autonomoa izan behar baitu. - 8. Zuzendaritza batzordean dauden pertsonek elkartearen dirurik kobra dezakete?
- Euskadiko Elkarteei buruzko Legean, 19 artikuluan, zein egoeratan gerta daitekeen hori adierazten da. Hau da, estatutuetan zehazten diren baldintzei jarraiki Zuzendaritzako kideek ordainsariak jaso ahal izango dituzte bere karguen arabera . Horrez gain, dirua kobra dezakete organo horietako kide izateagatik dagozkien eginkizunez bestelako zerbitzuak egiteagatik (ikastaroak, prestakuntza, eta/edo tailerrak emateagatik…). Hots, elkarteak Zuzendaritzako kideak kontrata ditzake bai lan kontratuaren bidez, bai zerbitzuak emateagatiko kontratuen bidez, baina edozein modutan, kontratua izanez gero.
Orobat, Zuzendaritzako kideek zein beste edozein elkartekidek dietak eta froga daitezkeen gastuak kobra ditzakete Batzar Nagusiak onartzen badu, nahiz eta estatutuetan berariaz jasota ez egon. - 9. Zer egin dezakegu barne-gatazkak baldin baditugu elkartean: batzar baten aurka egin nahi badugu, Gobernu batzordearekin zein lehendakaritzarekin arazoak baditugu…?
- Ahoz konponbiderik aurkitzen ez baduzue, eskumeneko epaitegi zein auzitegitan haien kontrako auzi eskea aurkeztu behar duzue. Akordioren baten aurka egin nahi izatekotan, akordioa hartu zen egunetik zenbatzen hasita 40 eguneko epea daukazue.
Zure iritziak axola digu
Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.
Jasotako iruzkinak
Hemen zaude Herritarren postontzia › Gai-arloak › Herritarren parte-hartzea › Elkarteak eta boluntariotza › Página web: Preguntas frecuentes sobre asociaciones
Página web: Preguntas frecuentes sobre asociaciones
-
Hola.
Quería saber si las actividades de una asociación de tipo cultural se ven limitadas por las restricciones derivadas de la emergencia sanitaria, en concreto la de un máximo de 6 personas reunidas, o si han de atenerse a otros puntos del decreto, como el que menciona un 50% de aforo, en este caso el del local de la asociación.
Un saludo
Marcos
Marcos
2020/10/28 13:09:46
-
Interpretamos que las actividades propias de una asociación se pueden seguir realizando siempre que se respeten las normas generales, ya que las podemos equiparar a las actividades laborales. En todo momento se tendrán que respetar los aforos máximos que en estos momentos se reducen al 50%, uso obligatorio de la mascarilla, distancia entre personas y ventilación frecuente de la estancia.
Es conveniente que tras las reuniones se limpien todos el mobiliario utilizado, así como elementos técnicos utilizados.
Por último, en caso de ser actividades abiertas es muy conveniente realizar inscripción previa de las personas asistentes, conservando el listado durante unos 15 días para que en caso de detectar un positivo entre las personas asistentes se pueda facilitar el rastreo posterior.
Artículo 3.– Limitación de la permanencia de grupos de personas en espacios públicos y
privados.
1.– Se determina que la permanencia de grupos de personas en espacios de uso público, tanto
cerrados como al aire libre, así como en espacios de uso privado, queda condicionada a que no
supere el número máximo de seis personas, salvo que se trate de convivientes y sin perjuicio de
las excepciones que se establezcan en relación a dependencias, instalaciones y establecimientos
abiertos al público, o respecto a personas menores o dependientes.
2.– Conforme establece el artículo 7.4 del Real Decreto 926/2020, de 25 de octubre, no estarán
incluidas en la limitación prevista en este artículo las actividades laborales, educativas e institucionales,
ni aquellas para las que se establezcan medidas específicas en la normativa aplicable
Udala 2020/10/29 07:09:39