Turismo-helmuga iraunkorra - Biosphere ziurtagiria
2016tik, Vitoria-Gasteizek badu Biosphere Responsible Tourism ziurtagiria, Helmuga Turistiko Iraunkorra dela egiaztatzen duena.
Biosphere ziurtagiriak Vitoria-Gasteizi garrantzi gehiago ematen dio nazioarteko merkatu turistikoan. Gainera, 2012an Europako Hiriburu Berdea izan zenean lortu zuen posizionamendua indartzen du, eta gero eta kontzientziatuago dagoen bisitari potentzial bati begirako elementu bereizgarria da.
Estandar hau UNESCOk babestutako 1995eko Turismo Iraunkorreko Munduko Biltzarrean sortu zen, eta Turismo Iraunkorreko Institutuak ziurtatzen du. Nazio Batuen Garapenerako 17 helburu ditu bere barnean eta baita Pariseko Klimaren Goi Bileran adostutako gidalerroak ere, eta honako hau bermatzen du:
- Ondare kulturalaren eta naturalaren babesa.
- Tokiko garapen egokia.
- Bizi-kalitate ona.
- Gogobetetasuna, segurtasuna, kalitate turistikoa eta turistaren inplikazioa turismo-helmugan.
Informazio gehiago
- Turismo-helmuga iraunkorra, Vitoria-Gasteizko eredua.
- Ziurtagiria lortzeko prozesua.
- Bisitarientzako gomendioak
- Bidaiazaleentzako gomendioak
Lotura interesgarriak
Lotutako informazioa
Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren postontziaren bidez.