VGbiziz bizikleten aparkaleku seguruen sareari buruzko ohiko galderak
Zer egin behar dut VGbiziz sareko bizikleta aparkalekuak erabiltzeko?
Zerbitzua kontratatzeko, derrigorrezkoa da bonu bat kontratatzea. Zerbitzua kontratatzeko prozedura http://parkingverde.com webgunean eta mugikorrentzako PVerde aplikazioan daude azalduta. Bonuen prezioak Udalak kontzeptu horretarako dituen prezio publikoetan ezarritakoak izango dira.
Zein da aparkalekuen ordutegia?
Aparkalekuek egunean 24 orduz funtzionatzen dute. Autobus geltokiko aparkalekuaren kasuan, gaueko 12etatik goizaldeko 6etara, bertan gertatutako edozein arazo konpontzeko, geltokiaren zaintza zerbitzura jo daiteke.
Udalak zerbitzuaren ordutegia eta aparkalekuak irekita dauden denbora aldatu ahal izango du, hartarako arrazoiren bat badago, eta aurretiaz abisua eman beharko du, arrazoi nagusiren bat ez badago. Aldaketak mugikorretarako doako aplikazioaren bidez jakinaraziko zaizkie erabiltzaileei.

Nondik sartu eta aterako naiz aparkalekutik?
Aparkalekuek ate bakarra dute sartzeko eta irteteko, Autobus geltokiaren kasuan salbu.
Kasu horrenta, bizikletarekin sartzeko edo irteteko, beti Donostia-San Sebastián kaleko atea erabili behar da.
Bizikletarik gabe sartzeko edo irteteko, Donostia-San Sebastián kaleko atea edo bizikleten aparkalekua eta geltokia komunikatzen dituen atea erabili daiteke.
Debekatuta dago autobusen sarreratik sartzea edo irtetea, eta ezin da bizikletarekin ibili geltokiaren barruan, ezta nasen esparrutik ere.
Erabiltzaileak autobus geltokiko arduradunaren arauak eta argibideak bete behar ditu, gune komunen erabilera eta segurtasunari dagokionez.

Nola erabili behar dut aparkalekua?
Bizikletak/zikloak modu egokian lotu behar dira aparkatzeko tokian.
Debekatuta dago aparkalekuaren barruan bizikleta/zikloa den beste edozein gauza uztea.
Ezaugarri bereziak dituzten zikloak haientzako bereziki prestatutako tokietan aparkatu beharko dira. Ziklo horientzat onartutako gehieneko zabalera 0,90 metrokoa da.
Bizikletek eraman ditzaketen atoiak bizikletarekin batera aparkatu behar dira.
Karga elektrikoko puntuak dituzten plazak laguntza elektrikoa duten bizikleta/zikloentzako soilik dira.
Ez dago baimenduta aparkatzeko prestatuta ez dauden guneetan aparkatzea.
Abonu bat eskuratzeak ez du eskubiderik ematen erabiltzaile bakoitzarentzat plaza jakin bat erreserbatzeko aparkalekuaren barruan.
Ekipamendua bizikletak aparkatzeko soilik erabiliko da, betiere sisteman egoki erregistratuta dagoen bizikleta/ziklo bat uzteko bada, eta ezin da aldi berean aparkaleku bat baino gehiago erabili.

Nola sartu eta irtengo naiz aparkalekutik?
Bi modu daude bizikletarekin sartzeko aparkalekura (Autobus geltokiaren kasuan, beti Donostia-San Sebastián kaletik):
Pertsona bat eta bizikleta bat soilik sar daiteke atea irekitzen den bakoitzean.
Ate automatikoa ireki ondoren, erabiltzailea sartu egingo da eta atea itxi arte itxaron behar du, zerbitzuan harpidetuta ez dauden pertsonen sarrera eragozteko.
Bizikleta aparkatu ondoren aparkalekutik irteteko, atearen alboan dagoen pultsagailua sakatu behar da (edo, autobus geltokiaren kasuan, geltokira sartzeko tornu-atean dagoen pultsagailua). Atea itxi arte itxaron beharko da, zerbitzuarekin zerikusirik ez duten pertsonak sartu ez daitezen, eta bizikleten aparkalekua ondo itxita geratu dela ziurtatu beharko da.
Bizikleta jasotzeko, aparkalekura sartzeko kode pertsonala idatzi behar da edozein atetako teklatuan.
Bizikletarekin irteteko, kodea sartu behar da atearen alboan, barruko aldean, dagoen teklatuan.
- Kode pertsonala sartuta PVerde aplikazioan edo sarrerako atearen kanpoko teklatuan.
- Dei bat eginda aparkaleku bakoitzak PVerde aplikazioan esleituta duen telefono zenbakira, sarrerako atearen aurrean zauden bitartean. Telefonotik 'komunikatzen' seinalea jaso ondoren, ateko teklatuan kanpai baten ikonoa duen botoia sakatu behar da.
Pertsona bat eta bizikleta bat soilik sar daiteke atea irekitzen den bakoitzean.
Ate automatikoa ireki ondoren, erabiltzailea sartu egingo da eta atea itxi arte itxaron behar du, zerbitzuan harpidetuta ez dauden pertsonen sarrera eragozteko.
Bizikleta aparkatu ondoren aparkalekutik irteteko, atearen alboan dagoen pultsagailua sakatu behar da (edo, autobus geltokiaren kasuan, geltokira sartzeko tornu-atean dagoen pultsagailua). Atea itxi arte itxaron beharko da, zerbitzuarekin zerikusirik ez duten pertsonak sartu ez daitezen, eta bizikleten aparkalekua ondo itxita geratu dela ziurtatu beharko da.
Bizikleta jasotzeko, aparkalekura sartzeko kode pertsonala idatzi behar da edozein atetako teklatuan.
Bizikletarekin irteteko, kodea sartu behar da atearen alboan, barruko aldean, dagoen teklatuan.
Zein iraupen dute hileko bonuek?
Hileko bonuak hilabetez daude indarrean, bonua erosten den egunean hasita. Hortaz, bonuen iraupena 28, 30 edo 31 egunekoa izango da, hilabetearen arabera.
Bonu berri bat erostean, hurrengo hilabeteetarako automatikoki berritu nahi den adierazi daiteke.

Bonu bat erosten badut, sareko edozein puntutan utzi al dezaket bizikleta?
Bai. Sareko edozein aparkalekutan utzi daiteke bizikleta, bonua indarrean dagoen denbora tartean.
Hala ere, ez da dirurik itzuliko aparkalekua beteta badago eta horren erruz erabiltzaileak ezin badu erabili.

Nork eman dezake izena aparkalekua erabiltzeko?
Zerbitzuan alta eskatzeko, 16 urte edo gehiago eduki behar dira. Gurasoek edo tutoreek 16 urtetik gorakoek aparkalekua erabil dezaten baimendu dezakete.
Enpresak ere izena eman dezakete, beren langileek zerbitzua erabil dezaten.

Zenbat bizikleta erregistra ditzaket?
Erabiltzaile bakoitzak nahi duen bizikleta/ziklo kopurua erregistra dezake, baina aldi bakoitzean bakar bat aparkatu ahal izango du aparkalekuan.
Bonua pertsonala da eta ezin da beste inori transferitu edo transmititu.

Zer gertatzen da instalazioan edo beste bizikleta batzuetan kalteak sortzen baditut?
Erabiltzaileek instalazioan kalteak eragiten badituzte, Udalak kalteon konponketa ordaintzeko eskatuko die, eta udal teknikariek egindako tasazioaren arabera ordaindu beharko dituzte. Beste erabiltzaile batzuei egindako kalteen erantzule ere izango da erabiltzailea.
Utzi al dezaket bizikleta nahi adina denbora, edo utzi al dezaket erregistratuta ez dagoen bizikleta bat?
Ez. Plaza bat modu jarraituan betetzeko denbora maximoa 30 egun jarraian dira.
Zerbitzuan erregistratuta ez dagoen bizikleta bat antzematen bada aparkalekuan, bertatik eramango da. Bizikleta berreskuratu ahal izateko, jabearena dela frogatu beharko da.
Giltzarrapoa apurtu behar izan bada, ez dago kalte ordaina jasotzeko eskubiderik.
Bizikleta berreskuratzeko, erabiltzaileak Udaltzaingoak ibilgailuentzako duen biltegira joan beharko da, eta bertan bizikleta jasotzeko ordaindu behar diren tasak ordainduko dira. Lehendik erabiltzaileak ordaindu gabe dituen zorrak ordaindu beharko dira.

Norekin hitz egin dezaket VGbiziz sistemari lotutako arazoak argitzeko?
VGbiziz zerbitzuari lotutako arazoren bat baduzu, adibidez aplikazioaren funtzionamenduari edo konfigurazioari buruzkoa, arazoak sarrera/irteeretan, etab., 673 69 20 43 telefonora deitu dezakezu. Herritarren postontzia ere erabil daiteke arazo horien berri emateko.
Zein dira aparkaleku sareko guneak?
14 aparkaleku (2022ko abenduan eguneratua):
--<([Autobus geltokia][Arriaga-Lakua][Mendizorrotza][Arabako campusa][Santiago ospitalea][Adurtza][Santa Bárbara - Lurrazpikoa][Arana][Ariznabarra][Hedegileak][Memoriala][Iturritxu][Aldabe][--<[https://www.openstreetmap.org/?mlat=42.85257&mlon=-2.69203#map=19/42.85257/-2.69203 Txagorritxu

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.