Udaleko hezkuntza jarduerak - Pazientziaren giharra entrenatzen
2024-2025 ikasturtea / Gaia: Gaitasun pertsonaletarako hezkuntza
Deskribapena
Gurasoentzako lantegi praktikoa, seme-alaben heziketari lasaitasunez eta autokontrolez aurre egiten lagunduko diena, tresnak emango baitizkie gurasotasun positiboa eta gurasoen eta seme-alaben artean maitasun-lotura estuak sustatzeko, seme-alabekin frustrazio optimoa lantzen duten bitartean.
Maila mental zein fisikoan emozioak kontrolatzeko estrategiak nahasten dira.
Guraso guztiek nahiko lukete pazientzia izan seme-alabak hezterakoan, baina horrek lana eskatzen du.
Balioak
Bizi-kalitatea, sormena eta errespetua.
Helburuak
Seme-alaben heziketan lasaitasuna eta autokontrola sustatzea, gurasotasun positiboaren oinarria baita.
Hartzaileak
Seme-alabak eskola adinean dituzten gurasoak.
Antolamendua
- Lekua: eskaera egiten duen ikastetxea.
- Egutegia: zehazteko.
- Ordutegia: zehazteko.
- Iraupena: bi orduko 2 saio.
- Jantzi erosoak.
- Parte-hartzaile kopurua, gehienez: 15-20 pertsona.
- Hizkuntza: gaztelaniaz, euskaraz.
Parte hartzeko betebeharrak
- Izen ematea: izena emateko fitxa udalaren web-orriaren bitartez bidaliko da. Aurrekontu zuzkiduraren arabera erantzungo zaie eskaerei.
- Ordaintzekoa: ez.
- Oharrak: izena emateko fitxan, nahiago diren ordutegia eta egunak zehaztuko dira, bai eta seme-alaben maila eta jardueran parte hartuko duten pertsonen sexua ere.
- Eskaintzak aurkezteko epea 2024ko azaroaren 30ean amaituko da.
Informazioa
- Antolatzailea: Haurtzaro eta Senitarte Zerbitzua
- Telefonoa: 945-161379
- Posta elektronikoa: infanciayfamilia@vitoria-gasteiz.org
Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.