2023ko maiatzaren 8an argitaratua
AMVISAk aukera ematen die bere bezeroei kontratuen fakturak posta elektroniko bidez jasotzeko.Kontratuaren titularrak edo titularrak baimendutako posta hartzaileak eskatu ahal izango du zerbitzua; horretarako, eskatzailearen IFZren kopia bidali beharko da helbide elektroniko honetara: amvisa@vitoria-gasteiz.org. Eskaeran, sistema honen bidez jaso nahi den fakturazioari dagokion kontratu zenbakia jaso beharko da. Informazio gehiago jakiteko, jo bezeroarentzako arreta zenbakira (945 161 000 / 900-161000 (doako telefonoa)), edo bestela gure bulegoetara jo 8:30etatik 14:00etara.
Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.