Basaldea proiektua - Erakunde laguntzaileak
Basaldea proiektua garatzeko lurraldean eskumenak dituzten hiru administrazioek esku hartu eta lagundu behar dute: erkidegoko administrazioa, Eusko Jaurlaritza; probintziako administrazioa, Arabako Foru Aldundia; eta tokiko administrazioa, Gasteizko Udala. Sektorearekin lotura zuzena duten beste erakunde batzuen laguntza ere beharko litzateke.
Basaldea proiektua ez da ekintza isolatua, probintziako landa eremuan nekazaritza ekologikoa sustatzeko ekintza multzo bat baizik, eta hori lortzeko lankidetza hitzarmena sinatu dute erakunde hauek:
- Gasteizko Udala.
- Arabako Foru Aldundia, Nekazaritza Sailaren bitartez.
- HAZI, Eusko Jaurlaritzaren korporazioa, nekazaritza eta itsas ingurunea garatzeko xede duena, Itsasmendikoiren bitartez (Euskal Autonomia Erkidegoko landako eta itsasertzeko eremuen prestakuntza, sustapen eta garapenerako zentro integrala).
- ENEEK, Euskadiko Nekazaritza eta Elikadura Ekologikoaren Kontseilua.
- Azoka Plazako Merkatarien Elkartea.
- Gasteizko Udalak berariazko lankidetza hitzarmena sinatu du Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Sailarekin, Basaldea proiektuaren bitartez Gasteizen nekazaritza ekologikoa sustatzeko.
Horietaz gain, beste erakunde batzuek hartuko dute parte proiektuan:
- UAGA, Arabako Nekazari eta Abeltzainen Batasuna.
- Bionekazaritza, Arabako nekazaritza eta abeltzaintza ekologikoaren elkartea.
- Naturaraba, Arabako landaketa estentsibo ekologikoen ekoizleen elkartea.
- Slow food.
Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.