Basaldea - Proiektuaren aurreikusitako emaitzak

  • Nekazaritza ekologikoaren alorrean lurraldean eskumena duten administrazio publikoen artean lankidetza sarea osatzea.
  • Nekazaritza-haztegia sortzea alorrean profesional gisa aritu nahi duten pertsonentzat.
  • Nekazaritza munduak erakartzen dituen 15 langabe prestatzea, gorantz doan sektorea baita, garapen ekonomikorako aukera argiak dituena eta horien % 40 emakumeak izatea.
  • 20 nekazari tradizional nekazaritza ekologikoan prestatzea.
  • 10 autoenplegu eta ekintzaile prozesu sortzea lehen sektorearekin lotuta, zehazki nekazaritza ekologikoaren azpisektorean eta % horietako 40ren buruak emakumeak izatea.
  • Nekazaritza tradizionaleko 5 ustiapen nekazaritza ekologikora aldatzea.
  • Azoka Plazaren estalkian baratze ekologikoa sortzea.
  • Produktuak eta jakiak sendotu eta banatzeko plataforma bat sortzea.
  • Bertako produktu ekologikoen kontsumoa % 5 gehitzea hiriko ostalaritzan eta azken kontsumitzaileen artean.
  • Probintzian nekazaritzan ari direnen batez besteko adina gaztetzen laguntzea.

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.