Basaldea proiektua - Basaldea - Nekazaritza ekologikoko enpresen zentroa

Centro de Empresas Agroecológicas Basaldea

Basaldea baratzezaintza ekologikoko enpresen mintegia nekazaritza-haztegia da, nekazaritza ekologikoko ustiapen berriak sor daitezen; Gasteizko udalerrian ezaugarri horiek dituen proiektu bat garatu nahi duten ekintzaile berriei lurra, ekipamendu eta azpiegitura komunak eskaintzea da horren helburua.

Informazio-liburuxka pdf.

Kokapena

Baratzen esparruak udal jabetzako 6 sail hartzen ditu zehazki, A-624 errepidearen eta Zadorra ibaiaren artean, Abetxukutik gertu.

  • Zentroak 1 eta 1,5 hektarea bitarteko banakako 11 azpipartzela ditu, bai eta erabilera komuneko partzela bat ere, 300 m2 inguruko negutegiak kokatzen diren partzela bat, azpipartzela bakoitzeko bat.
  • Lursailen azalera 21,32 ha da guztira. Ureztaketa, bide eta instalazio komunetarako erabili behar den zatia kenduta, landatzeko 19,00 ha geratzea aurreikusi da.
  • Sarrerako gunean zerbitzu komunak jarri dira: aparkatzeko gunea, komunak, bulegoa, lanabesetarako edukiontziak, produktuak manipulatzeko eta garbitzeko gunea eta ur-biltegiak.

Mapan ikusi

Lursailak eta eskaerak

Tramitea eta araudia

Proiektu berritzaileak eta/edo proiektu pilotuak

Basaldea, Nekazaritza Ekologikoko Enpresen zentroak bi lurzati ditu proiektu berritzaileak eta/edo proiektu pilotuak garatzeko. Informazio gehiago.

Planoak eta dokumentazioa

Lursailak: tarifak eta okupazioa

Tabla 1: Lursailen tarifak
Zk. Luze-zabala Urteko errenta Hileko / Diruz lagundutako errenta Hasierako bermea Okupazioa
1 1,30 ha. 402,22 € 33,52 € / 16,76 € 201,11 € Libre
2 1,20 ha. 371,28 € 30,94 € / 15,47 € 185,64 € Okupatuta
3 1,30 ha. 402,22 € 33,52 € / 16,76 € 201,11 € Okupatuta
5 1,40 ha. 433,16 € 36,10 € / 18,05 € 216,58 € Okupatuta
6 1,40 ha. 433,16 € 36,10 € / 18,05 € 216,58 € Okupatuta
7 1,20 ha. 371,28 € 30,94 € / 15,47 € 185,64 € Libre
8 1,30 ha. 402,22 € 33,52 € / 16,76 € 201,11 € Okupatuta
9 1,20 ha. 371,28 € 30,94 € / 15,47 € 185,64 € Libre
10 1,10 ha. 340,34 € 28,36 € / 14,18 € 170,17 € Libre
11 0,70 ha. 216,58 € 18,05 € / 9,02 € 108,29 € Libre
12 1,30 ha. 402,22 € 33,52 € / 16,76 € 201,11 € Okupatuta

Zentroan dauden enpresak

  • 2. lursaila: La Esmeralda. Come salud
    Garaiko nekazaritza produktuak. Tfnoa: 649589064
  • 3. lursaila: Josefina Azpiazu
    Garaiko nekazaritza produktuak. Tfnoa: 660537148
  • 5. lursaila: Red de Semillas de Euskadi
    Baratze-landarearen, fruta-landarearen, hazien eta barazkien salmenta. Tfnoa: 634514437.
  • 8. lursaila: En Sintropía, Horticultura ArteSana
    Garaiko nekazaritza produktuak. Tfnoa: 633459535 | ensintropia.horticola@gmail.com
  • 9. lursaila: EguzkiHuerta
    Garaiko nekazaritza produktuak. Tfnoa: 680 37 71 29 | sojair85@hotmail.com

Erakusgunea

Gune honen helburua Baratzezaintza biointentsiboa azalera txikietan nekazaritza-eredu honen bideragarritasun produktiboa eta ekonomikoa erakustea da, hartara erreferenteak sortu, eredu arrakastatsuak erakutsi, eta sektorean epe ertainean belaunaldi-erreleboa izan dadin laguntzeko.

Informazio gehiago: Erakusgunea

Bisita gidatuak

Bisita gidatuak egin daitezke Basaldea Nekazaritza Ekologikoko Enpresen Zentroa ezagutzeko. Eskaera egiteko, formulario hau bete behar da, gutxienez 15 egun lehenago.

Bisita gidatua egiteko hitzordua eskatu

Harremanetarako

010 informazio telefonoa (945 16 11 00) | basaldea.gestion@vitoria-gasteiz.org

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.