G4zt3Hub – Zure espazio gaztea San Martinen

12 eta 18 urte bitartean badituzu, hau da zure lekua asteburuetarako!

Gazte txokoa

Ordenagailuekin eta bideokontsolekin jolasteko gune bat dugu, baita lantegiak egiteko beste bat ere. 'De chill' egoteko lekua ere badago eta liburuak eta askotariko jolasak: futbolina, diana, ping-pong, mahai jokoak...

Gainera, gorputz-adierazpen, dantza eta bestelako jarduerak egiteko areto handiak ere badaude.

Gazte txokoan une oro, bi hezitzaile daude. Haiek dira espazioaren arduradunak eta behar duzuenan laguntzeko dituzue.

Lekua eta ordutegia

San Martin auzoan gaude, Jesús Apellaniz Margolariaren kaleko 2. zenbakian, kirol instalazioen ondoan. Ikusi Street Viewn(Beste leiho batean irekiko da).

Ostiraletan: 18:00etatik 21:00etara.

Larunbatetan: 17:00etatik 21:00etara.

Igandeetan: 17:00etatik 20:00etara.

Erabilera arauak

Gunearen erabilera doakoa eta librea da. Ez da beharrezkoa txanda aldez aurretik erreserbatzea. Hori bai, lehenengo aldian, Gurasoen edo tutoreen baimena ekarri beharko duzu. Ez ahaztu!

G4zt3huben parte hartzen duten pertsonen portaera Vitoria-Gasteizko Udalaren Gizarte Etxeen eta Kirol Instalazioen Araudiari lotuko zaio. Arauak ez betetzeak zigorra ekarri dezake.

'Gazteok ekin' programazio parte-hartzailea

G4zt3 Hub-en gazteak zarete protagonistak.

Horiek horrela, programazioaren zati bat modu parte-hartzailean erabakiko duzue, bertako erabiltzaile gazten artean. Gazteek gazteentzako!

Nola eta noiz?

Hiru saio egingo ditugu, larunbatez, 17:30-19:30 artean.

  • Martxoak 28
  • Apirilak 18
  • Maiatzak 23

Eman begiratu bat kartelari hemen G4zt3 Hub Gazteok Ekin

Saio guztietara edo bakar batera joan zaitezke, saio independenteak dira.
G4zt3Hub-eko hezitzaileak lagunduta egongo zarete, baina erabakiak zuek hartuko dituzue!

Zergatik parte hartu?

  • Zure iritziak garrantzia duelako.
  • Ekintza bat nola antolatzen den ikasteko.
  • G4zt3Hub-ean zer gertatzen den zure erabakia ere badelako. Eragin!
  • Lagunak egin eta gazte txokoa zuena egiteko!

Parte hartzeko ez da aurretiko esperientziarik behar. Iritzia emateko, proposatzeko eta parte hartzeko gogoa besterik ez da behar!

Hurrengo jarduerak

Egunean egon whatsapp bidez

WhatsApp Jarduera, plaza libre eta bestelako informazioaren berri izan nahi baduzu, eman izena Whatsappeko zabalpen-zerrendan.

Proposamen %100 gaztea

Espazio hau Hiretu Hiria programaren testuinguruan jaio zen. 2022-23 ikasturtean parte hartu zuten 19 taldeetatik lauk gure hirian gazte espazio bat sortzeko ideiaren inguruan egin zuten lan. Horien artean, 'Gazte & play' aukeratu zen, Koldo Mitxelenako DBHko 3. mailako F klaseko ikasleek proposatua. Hobetuz Gazte programaren aurrekontuaren zati bat bideratu zen aurrera eramateko.

Kontaktua

Asteburuetan: G4zt3hub-en ordutegiaren barruan telefono honetara deitu edo idatz dezakezu: 689 840 035.

Astean zehar: Bulego ordutegian 945 16 16 16 (6512 luzapena) eta juventudtl1@vitoria-gasteiz.org

Zure iritziak axola digu

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu. Nahitaezkoa da identifikatzea.

Izartxoarekin markatutako eremuak derrigorrezkoak dira.

Gai mota *
Aldartea *
Hautatu gaiaren hizkuntza.
Harremanetarako beste kontaktu bat: