Gazte gaming VG

https://www.youtube.com/watch?v=wBCG4r6utqM(Beste leiho batean irekiko da)

Bideojokoak gustatzen zaizkizu eta zure zaletasuna zu bezalako gazteekin partekatu nahi duzu?

Gazte Gaming VG 12 eta 18 urte bitarteko gazteei zuzendutako gune berri bat da. Bertan, jende gehiagorekin online jolastu, gamingaren inguruko gauza praktikoak ikasi eta mundu honetan interesa duten beste pertsona batzuk ezagutu ahal izango dituzu.

Datozen jarduerak

Non dago?

San Martinen, Jesús Apellaniz Pintorearen kalean, 2 (Auzoko Bizilagunen Elkartearen lokalen barruan). Ikusi Street Viewn(Beste leiho batean irekiko da).

Zer aurkitu ahalko duzu Gazte Gamingen?

Gazte Gaming Vgen 3 gune aurkituko dituzu:

Zona koadrilla: Kontsoletako jokorako espazioa.

Gorri zone: Pcan jokoari eskainitako espazioa.

Atelier gunea: Zuzendutako lantegien eta talde-dinamiken espazioa.


Argazki-galeria:

https://www.flickr.com/photos/38143943@N08/albums/72177720305293243(Beste leiho batean irekiko da)

Zer ordutegia du?

Asteburuetan zabalduko da Gazte Gaming:

  • Ostiraletan 17:30tik 21:00etara.
  • Larunbatetan 16:30tik 21:00etara.

Horretaz aparte, hilean behin, igande batean jarduera bereziak egingo ditugu: tailerrak, lehiaketak...

Nola erabili Gazte Gaming?

Gunearen erabilera doakoa izango da. Hileroko bonu bat erabiliko ahal duzu ordenagailuak eta kontsolak jolasteko. Erabiltzeko gehienezko denbora egongo da.

Une oro, bi begirale/hezitzaile egongo dira. Haiek izango dira espazioaren arduradunak eta prest egongo dira laguntzeko behar duzuenan.

Gazte Gaming erabiltzen hasteko, Gurasoen edo tutoreen baimena ekarri beharko duzu. Ez ahaztu!

Zure ahotsa

Espazio berri bat da, guztien artean eraiki nahi duguna.

Interesa baduzu eta jakin nahi baduzu zer joko mota dauden, zer kontsola ditugun eta abar, handik hurbildu edo idatzi, besterik ez duzu egin behar, gazteria@vitoria-gasteiz.org helbidera.

Edozein zalantza argitzeko jar zaitezkete gurekin harremanetan 945161616 (6512) telefonoan.

Ekimen parte hartzailea

Gazte Gaming Gasteizko haur, nerabe eta gazteen ideia bat izan da, Vitoria-Gasteiz Hobetuz Txiki partaidetza-prozesuaren bidez garatua.