Bizikleta zulatu egin zait. Erraza da konponketa, baina non egin? Badaukat erabiltzen ez dudan gitarra, baina soka bat du puskatuta, nola konpondu? Badmintoneko erraketari gauza bera gertatu zaio. Zer egin harekin?
Bexamela nola egin… Erraza dela diote, baina nireak pikorrak izaten ditu, edo likidoegia edo lodiegia geratzen da. Non dago bexamel ona egiteko sekretua? Botoi bat josi, prakei barrena hartu... eguneroko bizitzan behar ditugun jarduerak dira, baina ez dakigu nola egin.
Horri guztiari erantzuna emateko, Salburuko Gizarte etxean Hor konpon! programa jarri dugu martxan. Zuk konpontzen duzu zure materiala, baina gaian aditua den pertsona batek argitzen dizkizu zalantzak.
Ikastaroetan izena eman behar da, eta tailerra ospatu baino 15 egun lehenago irekiko da epea. Eman ezazu izena online, edo aurrez aurre edozein Gizarte etxe edo Kiroldegitan.
Do it yourself! Beste gauza txiki batzuk bururatzen bazaizkizu, kontaiguzu eta horretan hasiko gara.
Bizi garen gizarteak etengabe gauza berriak erostera behartzen gaitu. Zerbaitek balio ez duenean, bota eta beste berri bat erosi. Hau ez da jasangarria planetarako. Horri aurre egiteko, abian jarri dugu programa, etxean ditugun hainbat tresna konpontzeko.
Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.