TUVISA - Aldi baterako enplegua egonkortzeko prozesuak. Bigarren Deialdia (2023/12) (B)

Egonkortzeko salbuespenezko prozesua (merezimendu-lehiaketa)

  • Eskaera: 2023/12/19tik 2024/01/31era arte eta barne. Ikusi urratsez urratseko prozedura
  • Elementuak:
    • 1. elementua: Izena emateko formularioa
    • 2. elementua: Tasa ordaintzea (1. urratsean ordaindu ez bada)
    • 3. elementua: Autobaloraziorako formularioa.
    • 4. elementua: Alegatutako merezimenduak egiaztatzea. Baloratu beharreko esperientziaren adierazpena. Hainbat aukera:
      • A aukera: Aurreko Autobalorazio-formularioaren bidez, TUVISAn edukitako kontratuak kargatzeko eska dezakezu.
      • B aukera: TUVISAn eta/edo beste entitate batzuetan lan-esperientziak zuzenean sartzeko, hemen: www.vitoria-gasteiz.org/hautatzeprozesuak "Nire hautaketa-prozesuak" / "Nire merezimenduak" / "Excel merezimenduak txertatzea". Esperientzia automatikoki kargatu dezakezu, lehiaketako puntuazioak kalkulatzeko eman dizugun tresna erabiliz.
      • C aukera: Aurreko kokalekuan, "Gehitu merezimendu berria (indibiduala)" botoian, nahiago bada banan-banan sartzea, artxibo batera jo gabe.
  • Egiaztagiriak eranstea – PDF dokumentu bakar baten bidez gehitzen da www.vitoria-gasteiz.org/hautatzeprozesuak / "Nire hautatze prozesuak" / "Nire merituak" / "PDF merituak erantsi" (artxibo bakarra, ikus jarraibideak):
    • Titulazioa. Ofizioz egiaztatzen dira 1991/01/01etik aurrerako titulazioak. Kontratazio-zerrenden espedientean jasota ez dauden eta lehenagoko titulazioak sartu beharko dira.
    • IT Txartelak. Ez da dokumenturik sartu behar. Ofizioz egiaztatzen da.
    • Euskara maila. Ez da dokumenturik sartu behar, salbu eta Euskara Titulazio eta Zerifikatuen Erregistro Bateratuan(Beste leiho batean irekiko da) (ETZEB) jasota ez badago. Ofizioz egiaztatzen da.
    • Esperientzia TUVISAn. Ez da dokumenturik sartu behar. Ofizioz egiaztatzen da.
    • Esperientzia Euskal Autonomia Erkidegoko administrazioetan. Ez da dokumenturik sartu behar, salbu eta lanpostuaren funtzioak deskribatu behar direnean. Ofizioz egiaztatzen da.
    • Esperientzia Euskal Autonomia Erkidegotik kanpoko beste administrazio batzuetan. Hala badagokio, egindako zerbitzuen ziurtagiria eranstea.
    • Esperientzia enpresetan. Hala badagokio, egiaztagiriak eranstea: Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusiaren Lan Bizitzaren Txostena eta lan-kontratua eranstea, lanpostua adierazita, edo enpresa-ziurtagiriak, non berariaz adieraziko baita lanpostuaren edo lanpostu okupatuaren kategoriaren izena, lanaldiaren ehunekoa eta kontratuaren iraupena.
    • Beste merezimendu batzuk. Hala badagokio, TUVISAn jasota ez badago.

Ezin bada ofizioz garaiz eta behar bezala lortu edo informazio osagarria behar bada, epaimahai kalifikatzaileak aukera izango du egiaztagiri osagarriak aurkezteko eskatzeko.

Egonkortzeko prozesu berezia (oposizio-lehiaketa)

  • Eskabidea. 2023/01/02tik 2023/02/13ra arte eta barne. Izena emateko epea 2023/02/14tik 2023/03/22ra luzatu da, honako deialdi hauetan, akatsen zuzenketagatik: Garaje gidaria eta mekanikari ofiziala.
  • Deialdiaren jarraipena (Argitalpenak). www.vitoria-gasteiz.org/hautatzeprozesuak (Nire hautaketa-prozesuak)
  • Gairako sarbidea herritarren postontzian: OPE2022 Egonkortzea(Beste leiho batean irekiko da) (galderak eta erantzunak, parte hartzeko foroa).
  • Deialdiak eta oinarri arautzaileak:
    • TUV1B- KARROZERIAKO MARGOLARI OFIZIALA (lanpostu bat eta lan-poltsa)
    • TUV4B- ADMINISTRARIA OFIZIALA (lanpostu bi eta lan-poltsa)
    • TUV6B- KONTRATAZIOKO TEKNIKARIA (lanpostu bat eta lan-poltsa)
    • TUV7B- KOMUNIKAZIO TEKNIKARIA (lanpostu bat - 4HEarekin derrigortua - eta lan-poltsa)
    • TUV8B- APARKALEKU ETA GARABIETAKO TEKNIKARIA (lanpostu bat eta lan-poltsa)
    • TUV9B- BERRIKUNTZA ETA TEKNOLOGIA BERRIEN TEKNIKARIA (lanpostu bat 3HEarekin derrigortua)
  • Deialdiaren argitalpenak:

Lan publikoaren eskaintza

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.