En Tol Sarmiento, Hydrex Music eta Quevedo izan dira 2023ko Andre Maria Zuriaren jaietako kontzertuetarako Gasteizko gazteek emandako boto gehien jaso dituztenak

2022ko abenduaren 23an argitaratua

Atzo, abenduaren 22an, ostegunez, amaitu zen 2023ko abuztuko Gasteizko jaietako kontzertuetarako artista eta talde posibleak proposatzeko 16 eta 30 urte arteko gazteei Udalak planteatutako inkestari erantzuteko epea.

Musika proposamenak jasotzeko Gazteria Zerbitzuaren Instagram sarearen profila, @VGgaztea(Beste leiho batean irekiko da), erabili da, eta orotara 984 iruzkin jaso dira. Jasotako datuak landu ostean hauek dira gehien aipatu diren musikariak, bozka kopuruaren arabera ordenatuta:

  1. En Tol Sarmiento
  2. Hydrex Music
  3. Quevedo
  4. Estopa
  5. Cristian Brown
  6. La MODA
  7. Bad Gyal
  8. Zetak
  9. Chill Mafia
  10. Aitana
  11. La Oreja de Van Gogh
  12. Lágrimas de Sangre
  13. Malakias
  14. Fernando Costa
  15. Nil Moliner
  16. Juan Magan
  17. DJ Sonda
  18. Dani Fernandez
  19. Delaossa
  20. Gatibu
  21. Marea
  22. Ana Mena
  23. Bulego
  24. Melendi
  25. C Tangana
  26. Fito y Fitipaldis
  27. Zoo
  28. Ayax y Prok
  29. Hard GZ
  30. Lola Indigo
  31. Bizarrap
  32. Kea DJ
  33. Rotten XIII
  34. Ken Zazpi
  35. Iseo & Dodosound
  36. Leiva
  37. Rigoberta Bandini
  38. Huntza
  39. Dupla
  40. Álvaro de Luna
  41. Ladilla Rusa
  42. La Pegatina
  43. Kabuto Makai
  44. Kai Nakai
  45. Rozalén
  46. Ska-p
  47. Hoke
  48. Kaze
  49. Xibero

Kultura Zerbitzuak gazteen proposamenak kontuan hartuko ditu programazio lanari ekiteko, beti ere, edozein kontratazio baldintzatuko dituen irizpideak ahaztu gabe:

  • Kalitatea eta ibilbide profesionala
  • Jai eremura egokitzea
  • Publiko eta musika estilo desberdinak aintzat hartzea
  • Hizkuntza irizpideak
  • Emakumeen presentzia
  • Gasteiz edota Arabako taldeei ikusgarritasuna ematea
  • Aurrekontu muga

Ekimena Gasteizko Udaleko Gazteria eta Kultura Zerbitzuak antolatu du, eta 16 eta 30 urteko gazteen musika-proposamenak bildu ditu datorren urteko Andre Maria Zuriaren jaien egitaraua osatzeko xedearekin.

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.