Udal Artxiboa ezagutzea: kudeatzeko politika
Alkatearen 2014ko maiatzaren 23ko dekretu baten bitartez onetsi zen Gasteizko Udaleko Agiri Administratiboak Kalifikatzeko Batzordearen Antolakuntza eta Funtzionamendu Zuzentaraua, eta batzorde horren egitekoa da agiri administratiboak kontserbatzeko, horietara sarbidea izateko eta deuseztatzeko irizpideak zehaztea. Euskadiko Dokumentuak Balioesteko eta Aukeratzeko Batzordea gomendatzen ari den administrazioaren serieen balioespenak Udaleko dokumentazioan aplikatu eta egokitzeko prozesua abian da gaur egun.
- Alkatearen Dekretua, 2014ko maiatzaren 23koa, zeinen bitartez Gasteizko Udaleko Agiri Administratiboak Kalifikatzeko Batzordearen Antolakuntza eta Funtzionamendu Zuzentaraua onetsi baitzen.
- Agiriak ebaluatzeko eta hautatzeko irizpide orokorrak (COVASED)
Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.