Gasteizko Plaza Arkupedunean eta Euskadiko hiriburuaren etorbidean garaje-plazak besterentzeko prozedura irekia

Gasteizko Udalaren ENSANCHE 21 ZABALGUNEA SA hirigintza-sozietateak prozedura irekia deitu du Gasteizko Plaza Arkupedunean eta Euskadiko hiriburuaren etorbidean garaje-plazak besterentzeko.

Sozietateak bere jabetzako 90 garaje-plaza ditu saltzeko, helbide hauetan banatuta:

  • Plaza Arkupeduna:33 garaje-plaza sotoko -1 solairuan eta 15 sotoko -2 solairuan.
  • Euskadiko Hiriburuaren etorbidea, 13-15:11 garaje-plaza sotoko -1 solairuan eta 31 sotoko -2 solairuan.

Prozeduraren xedea da plaza horiek besterentzea eskuratzeko interesa duten pertsonen artean.
Baldintza-agiria Arco fotokopia-dendan dago eskuragarri (San Antonio kalea 16, 01005, Vitoria-Gasteiz).

Eskabideak zuzenean aurkeztu beharko dira sozietatearen bulegoetan:Zulueta jauregia, Senda ibilbidea 2, Vitoria-Gasteiz (01007); 2022ko azaroaren 30eko 12:00etara arte aurkez daitezke.

Deialdia-Baldintza agiria(pdf)

Kontsultak:

21 Zabalgunea.

Zulueta jauregia.Senda ibilbidea 2; 01007 Vitoria-Gasteiz.

Telefonoa:945 16 26 00.Faxa:945 16 19 99

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.