12 urtetik beherakoentzako BAT txartel hobaridunari buruzko ohiko galderak

Haur batek BAT pertsonalizatu bat baino gehiago izan dezake? (argazkidun txartela)
Ez. Haur bakoitzak BAT pertsonalizatu bakarra izan dezake.
BAT pertsonalizatua izateko, beharrezkoa al da Gasteizen erroldatuta egotea?
Ez.
Online eskatu dut txartela, baina mezu bat jaso dut e-mailean, Herritarrei Laguntzeko Bulego batera joan nadin. Zergatik?
Zure eskabidea online jasotzean, Udalak egiaztatu du ez dauzkala BAT txartel pertsonalizatua izapidetzeko behar diren datu guztiak. Herritarrei Laguntzeko Bulego batera joan behar duzu, hitzordua eskatuta. Haurraren identifikazio-agiria eta argazkia eraman beharko dituzu, baita ama, aita edo legezko tutore gisa duzun nortasun-agiria ere.
Txartela jaso dut, baina argazkia aldatu nahi dut. Zer egin behar dut?
Argazkia aldatzeko, Tranbiaren Informazio Bulegora joan beharko zara (Antso Jakitunaren kalea, 9).
Zer egin behar dut galtzen baldin bazait?
Ez egin berriz online eskaera. Udalak ezingo dizu beste txartel bat egin. Tranbiaren Informazio Bulegora joan beharko zara (Antso Jakitunaren kalea, 9).
BAT txartel hobariduna balioztatu behar dut autobusera igo aurretik?
Bai, txartela makinatik pasatu behar da beti, kostua 0€ bada ere. Beren txartela irakurgailutik pasatzen ez dutenek isuna jaso dezakete. 0 eta 4 urte bitarteko haurren kasuan, bidaiatzeko orduan ez baldin badute BAT txartela gainean, txoferrak doako tiketa emango die.
BAT txartel hobaridunak iraungitze-datarik al du?
Bai. Orokorrean, igorri eta zazpi urtera iraungitzen da, hori baita euskarriaren bizi-itxaropen teknologikoa.
BUXean ere hobaria duen txartela erabili daiteke?
Bai. Horretarako, lehenengo hobaria duen BAT txartela eskuratu dezakezu eta, ondoren, bigarren txartel bat eskatu beharko diozu TUVISAri, e-mailez edo telefonoz:

945 16 10 54
tuvisa@vitoria-gasteiz.org

Udalerriko herrietako BUXari buruzko informazio gehiago]>-.-
Erabili daiteke BAT hobariduna beste garraiobide batzuetan?

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.