1962az geroztik, abenduan jaiotza monumentala jarri ohi da Gasteizko Florida parkean. Munduan parerik ez duen jaiotza da, tamaina errealeko 80 pertsonaiak baino gehiagok eta 100 elementuk baino gehiagok osatua, besteak beste, animaliak, eraikinak eta objektu apaingarriak.
Urtez urte handitu eta eraberritu egiten da, bisitariek haitzuloan uzten dituzten dohainak baliatuz; haitzuloan Jesus haurra, Jose, Maria, mandoa eta idia babesten dira.
https://www.flickr.com/photos/vgturismo/albums/72157713628521241(Beste leiho batean irekiko da)
Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.