Gasteiz 1, 2 edo 3 egunetan – 2. eguna: Artium, Senda eta Eraztun Berdea - Turismoa Vitoria-Gasteizen
https://www.flickr.com/photos/vgturismo/sets/72157696885232184Ibilbidea Google Maps-en | Triptikoa
Goizean
Bigarren egun honetarako bizikleta bat alokatzea edo paseoa eta garraio publikoa konbinatzea balora dezakezu. Lehenengo geraleku gisara, Artium Arte Garaikidearen Euskal Zentro-Museoa proposatzen dizugu.
Ondoren, zoaz Senda ibilbiderantz. Hor, ehun urteko zuhaitzen arteko ibilbidea hasten da, luxuzko etxeen, jauregien eta museoen artekoa ere, San Prudentzioren basilika erromanikoraino.
Eguerdian
https://www.flickr.com/photos/vgturismo/sets/72157716863254566Erdialdera bueltan, Azoka Plazako gastrotaberna batean bazkal dezakezu (garraio publikoan hel zaitezke).
Arratsaldean
Eraztun Berdea ikusteko ordua iritsi da, Salburutik hasita (autobusez joan zaitezke). Nazioarte mailako garrantzia duen hezegunea da eta interpretazio-zentro bat dago bertan, Ataria. Parke handietako beste bat Olarizu duzu: bere muinoak hiriaren panoramika onenetako bat eskaintzen du.
Eguna amaitzeko, gozatu afari batez, Euskadi Gastronomika klubeko lokal batean.
Beste proposamen batzuk
https://www.flickr.com/photos/vgturismo/sets/72157716863303981Artium edo Eraztun Berdea bisitatu ondoren, Erdi Aroko Hirigunera hurbiltzen bazara, ez ezazu galdu San Migeleko orubea, Hedegile kaleko txokorik berezienetako bat. Eta oroitzapen gozo bat eramateko, aukera onak dira goxua, artisau-bonboiak, trufak... Tokiko gozotegietan aurkituko dituzu.
Eta egun gehiago baduzu...
3. eguna: Museoak, parkeak eta Estibaliz.
Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.