Gasteiz 1, 2 edo 3 egunetan – 3. eguna: Museoak, parkeak eta Estibaliz - Turismoa Vitoria-Gasteizen
https://www.flickr.com/photos/vgturismo/sets/72157716863804228Ibilbidea Google Maps-en | Triptikoa
Goizean
Erdi Aroko hirigunean eta Zabalgunean ikusteke geratu zitzaizkizun kultura-ekipamenduak bisitatzea iradokitzen dizugu; hala nola: Montehermoso Kulturunea, Natur Zientzien Museoa, edo Arte Sakratuaren Museoa, Katedral Berrian.
Parke eta lorategiekin osatzeko, Fernandez Pierola Apezpikuaren lorategiak daude Katedral Berriaren atzealdean. Pixka bat urrunago, beste hiru aukera: Arriaga parkea, Judimendi eta San Martin.
Eguerdian
https://www.flickr.com/photos/vgturismo/sets/72157716863838758Gasteizen edo Arabako beste puntu batzuetan ondo bazkaltzeko iradokizunak aurkituko dituzu Arabako Gastrogidan.
Arratsaldean
Ez ezazu galdu Estibalizko Andre Mariaren santutegia, 10 kilometrora baino gutxiagora dagoen erromanikoko perla. Eta kontsulta itzazu beste bazter batzuk koadriletan (eskualdeetan), natura-espazio gehiago eta Arabako Foru Aldundiaren gainerako proposamenak.
Beste proposamen batzuk
https://www.flickr.com/photos/vgturismo/sets/72157716868006177Arabako Errioxako ardoek eta Arabako Txakolinak nazioarteko prestigioa daukate. Ostalaritza-lokaletan, bodegetan eta enoteketan aurkitu ahalko dituzu.
Eta Hiri margotuak berdintasunaren aldeko muralak ezagutzea ahalbidetuko dizu, baita jatorri-aniztasuna ospatzekoak ere, tokiko historiari keinua egitekoak... Artea eta aldarrikapenak hiriko fatxadetan.
Lotutako informazioa
- Turismoa Vitoria-Gasteizen - Egun batean, bi egunetan edo hiru egunetan - 2. eguna
- Ibilbideak hirian zehar - Turismoa Vitoria-Gasteizen
- Turismoa Vitoria-Gasteizen - Egun batean, bi egunetan edo hiru egunetan - 1. eguna
Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren postontziaren bidez.