Gasteizko Batailaren monumentua - Turismoa Vitoria-Gasteizen
1917ko abuztuaren 4an entregatu zion Arabako gobernadore zibil Agrela jaunak Gasteizko Batailaren monumentua garai hartako alkate Guillermo Elio y Molinuevori, nazioko gobernuaren izenean; Gabriel Borrás y Abella eskultoreak (Benlliureren eskolakoa) egin zuen. Eskulturen sinbolismoan Lautadako hainbat lekutan gertatutakoa islatu zuen, bertako biztanleek ustekabeko bisitariekin partekatu behar izan baitzituzten espazioa eta jana.
Herri horietako bakoitzaren zatitxo bat dago txertatuta monumentuan, eta denek osatzen dute "bataila handia" deiturikoa. Arpilatzeak, mendeku gogoak eta bizirauteko premiak arrastoa utzi zuten hondamen panorama hartan murgildutako herrietan. Horrenbestez, eskatu ez zuten gerra bat eta mendean hartu zituen bataila bat pairatu zituzten pertsona ororena da eskultura handi hori. Izan ere, "Gasteizko Bataila" aipatzen denean hiria bera baino handiagoa den oso gertaera zabalaz ari gara.
Iturria: Gabriel Borras eta Abella. Patxi Viana historialariak bildu eta egokitutako testuak.
Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.