Erdigunerako Masterplana: berpiztea, birgaitzea eta biziberritzea

Masterplana

Erdigunerako Masterplana zabaldu da. Masterplanak Gasteizko erdigunea birgaitu, biziberritu eta berpizteko 20 ekintzatik gora biltzen ditu. Erdigunerako Masterplana 3 B-en filosofian oinarritzen da: espazio publikoak berpiztea, erabiltzen ez diren eraikinak berrerabili eta birgaitzea, eta merkataritza eta ostalaritza biziberritzea.

Berpiztea

Espazio publikoak berpizteak bizitza sozialak -eta, horrekin batera, merkataritza eta ostalaritza jarduerak- protagonismo handiagoahartzea du helburutzat. Gaur egun dinamismoa eragozten duten muga fisikoak dituzten lekuak dira, elkartzeko leku gisa paper garrantzitsuagoa izan dezaketenak. Erdigunerako Masterplanak espazio horiek berpiztea aurreikusten du, irisgarriagoak, ibiltzeko errazagoak eta erakargarriagoak bihurtu eta bertan jarduera berriak sor daitezen. Alegia, inguruan bizi direnentzat atseginagoak.

Birgaitzea

Eraikinak berrerabiliz eta birgaituz, gaur egun erabiltzen ez diren higiezin ugari berreskuratu nahi dira hiriarentzat. Jarduera ekonomikoak, etxebizitzak edo administrazioa hartu duten eraikinak dira, denborarekin hutsik geratu direnak. Udalak, jabeekin batera, eraikin horiei bizitza berria eman nahi die, hondamena geldiarazteko , eta erabiltzeko aukera berriak emanez, haien ingurua eraldatzeko motorra bihurtu daitezen.

Biziberritzea

Merkataritza eta ostalaritza biziberritzeari dagokionez, sektoreko enpresekin adostutako hirigintza jarduerak eta merkataritza politikakabiatuko dira, hirugarren sektorea funtsezkoa baita erdialderako.

Aurkezpen bideoa

Bideoa gaztelaniaz dago, euskarazko azpitituluekin.

Hiru B horiek -espazio publikoak berpiztea, eraikinak berrerabili eta birgaitzea, eta merkataritza eta ostalaritza biziberritzea- konbinatuz, Erdigunerako Masterplanak Erdi Aroko hirigunetik trenbideraino doan hiri-bilbe osoan banatutako ekintzak barne hartzen ditu.

Proiektu bereziak

Santa Barbara plazaren eta Espainiako Bankua izandakoaren inguruetako proiektuaren irudiak.

https://www.flickr.com/photos/38143943@N08/sets/72157682041096184(Beste leiho batean irekiko da)

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.