Gasteizen merkataritza-lokalak besterentzeko zuzeneko esleipen-prozedura

Gasteizko Udalaren 21 ZABALGUNEA SA hirigintza-sozietateak prozedura publikorako deialdia egin du Gasteizen zenbait merkataritza-lokal saltzeko.

Sorta hauetan banatzen dira besterendu nahi diren merkataritza-lokalak:

  1. Merkataritza-lokal bat Bastida kaleko 23.ean: beheko solairuko merkataritza-lokala, 4 zenbakiaz markatua. Bastida kaletik du sarbidea. 290,53 m2-ko azalera eraikia du. Hasierako balioa: 130.000 €.
  2. Merkataritza-lokal bat Mariturri bulebarreko 8.ean: beheko solairuko merkataritza-lokala, 3 zenbakiaz markatua. 114,28 m2-ko azalera eraikia du. Hasierako balioa: 55.000 €.
  3. Eskaintzak edozein unetan aurkeztu ahalko dira, sozietatearen bulegoetan (Zulueta jauregia, Senda ibilbidea 2, 01007 Vitoria-Gasteiz), gehienez urtebeteko epean, deialdi hau argitaratzen denetik aurrera, eta eskaintza aurkeztearekin batera jarriko da abian esleitzeko prozedura.
  4. Aurkezteko epea amaitu da.

Kontsultak

21 Zabalgunea. Zulueta jauregia. Senda ibilbidea 2

01007 Vitoria-Gasteiz

Telefonoa: 945 16 26 00. Faxa: 945 16 19 99

email: e21z@vitoria-gasteiz.org

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.