Alde zaharreko eta Zabalguneko merkataritza-lokal erabilgarriak dinamizatzeko dirulaguntzak
Alde zaharreko eta Zabalguneko merkataritza-lokal erabilgarriak hartzea sustatzeko dirulaguntzak. Merkataritza-lokalaren alokatze-gastuen % 50 izango da diruz lagungarri ekonomia-jarduera baten jabe diren pertsona fisiko edo juridikoentzat, 2024ko uztailaren 1aren eta azaroaren 30aren artean formalizatzen bada merkataritza-establezimendu berri bat irekitzeko alokairua.
Itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak dira.
Eskabidea aurkezteko epea
2024ko uztailaren 18tik azaroaren 5era.
Diruz lagungarri diren gastuak
Merkataritza-lokalaren alokairu-gastuak, 12 hilabetez.
Diruz lagundu beharreko zenbatekoa alokairu-kontratua formalizatzen denetik 12 hilabeteko alokairu-gastuen % 50 izango da, hileko 500,00€-ko gehieneko dirulaguntzarekin.
Zergak, tasak, BEZa, lokalen fidantzak, higiezinen kudeaketa-gastuak edo tankerakoak ez dira diruz lagunduko.
Baldintzak
Pertsona fisikoak zein juridikoak izan daitezke onuradun, jarduera-ekonomiko baten jabe badira eta merkataritza-establezimendu berri bat irekiko badute ( dirulaguntzaz kanpo geratuko dira beheko solairuko beste merkataritza-lokal bateko jarduerak lekualdatzea).
Jarduera lur-arraseko merkataritza-lokal batean egingo da, erakusleiho nagusia edo sarrera Alde Zaharrean edo Zabalgunean duen batean.
Jarduerak
- Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergaren baitako hurrengo enpresa-epigraferen batean egon behar du:
- 4. zatiketa: Manufakturazko beste industria batzuk.
- 6. zatiketa: Merkataritza, jatetxeak, ostalaritza eta konponketak.
- 7. zatiketa: Garraio eta komunikabideak. Bakarrik:
- 755 Bidaia-agentziak.
- 76 Telekomunikazioak.
- 8. zatiketa: Finantza-erakundeak, aseguruak, enpresei emandako zerbitzuak eta alokairuak.
- 9. zatiketa: Bestelako zerbitzuak.
- Baita jarduera profesionalei eta artistikoei dagozkien zatiketak ere.
- Alokairu-kontratua uztailaren 1aren eta azaroaren 30aren artean formalizatu beharko da.
- Onuradunak Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergan (JEZ) izena emanda izan beharko du establezimendu berrian azaroaren 30a baino lehen.
- 50 langile baino gutxiago eta 10 milioi euro baino gutxiagoko urteko balantzea edo negozio-bolumena.
- Aurreko baldintzaren bat betetzen ez dituzten enpresek % 25etik gorako loturarik edo partaidetzarik ez izatea jardueran.
Baliabide ekonomikoak
200.000,00 €-ko aurrekontua duen dirulaguntza.
Emakida-prozedura
Norgehiagoka.
Baloarzio-irizpideak
- 1. Merkataritza-establezimentuan abian jarriko den Jarduera ekonomiko nagusia (JEZaren arabera): gehienez 20 puntu.
- 64, 65 eta 66 elkartzeak: 20 puntu
- 67, 68, 69 eta 76 elkartzeak eta 755 taldea: 10 puntu
- JEZeko Gainontzeko epigrafeak: 5 puntu
- 2. Enpresaren antzinatasuna (JEZaren arabera): gehienez 20 puntu
- Sortu berriko enpresa (2024): 20 puntu
- Euren jarduera “kalean bertan” ez dauden establezimen-duetatik lekualdatu duten enpresak: 10 puntu.
- Jarduera zehaztutako guneetan kokatutako establezi-mendu batera dibertsifikatzen duen enpresa: 10 puntu.
- 3. Alokatutako establezimenduan jarduerarik gabe igarotako denbora (JEZaren arabera): gehienez 15 puntu.
- 5 urte baino gehiago jarduera-ekonomikorik gabe: 15 puntu.
- 2 eta 5 urte artean jarduera-ekonomikorik gabe: 10 puntu.
- 2 urte baiono gutxiago jarduera-ekonomikorik gabe: 5 puntu.
- 4. Kokapena balioztatzea (JEZaren arabera): 40 puntu
- 40 puntu gehiago lortuko dituzte hartutako lokalak Alde zaharreko eta Zabalguneko kale hauetan badaude: Errementari, Zapatari, Hedegile, Diputazio, Jesusen Zerbitzariak, Florida (1etik 49ra eta 2tik 60ra), Foru, Manuel Iradier, Olagibel (1etik 27ra eta 2tik 22ra), Ramón Ortiz de Zarate, Errioxa, San Antonio, Posta pasabidea eta y Amarika plaza, Frantzia, San Frantzisco eta Errege atea: 40 puntu.
- 5. Genero-ikuspegiaren integrazioa: 5 puntu.
- Jardueraren titulartasuna/gerentzia emakume baten esku izatea: 5 puntu
Gehieneko puntuazioa: 100 puntu
Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.