Gasteizko Udalaren Haur eta nerabeen III. Tokiko Plana onartu da 2024-2030 aldirako
2024ko uztailaren 3an argitaratua
Ekainaren 14 anTokiko Gobernu Batzordeak Haur eta Nerabeen III. Tokiko Plana (HANUP)onartu zuen. Vitoria-Gasteizko Udalak ibilbide luzea du haurrei, nerabeei eta haien familiei zuzendutako udal-politikak garatzen eta, beraz, dokumentu hau onartzeamugarri garrantzitsua izango da. Plan honen helburua udalerriko haur eta nerabeen eskubideak babestea eta prebentzio-ekintzen bidez haien ongizatea lortzea da.
Gizarte Politiken Saileko Haurtzaro eta Senitarte Zerbitzua arduratzen da helburu hori gidatzeaz. Horretarako, Udaleko gainerako zerbitzu eta sailekin koordinatuta lan egiten du, eta HANUP da bere lan-tresna nagusia.
Hori egiteko, 2021ean egindako eta 2023an eguneratutako “Gasteizko haur eta nerabeen egoerari buruzko ikerketa-diagnostikoa” hartu da oinarritzat. Lan horrek haurren, nerabeen eta haien familien errealitatearen ikuspegia erakusten du bizitza sozialeko askotariko esparruetan (osasuna, hezkuntza, parte-hartzea, aisialdia, egoera sozioekonomikoa eta abar). Lan horri esker, Udalak arlo horretan dituen erronka nagusiak identifikatu ahal izan dira.
Emaitza horietatik abiatuta, hiriko haurren eta nerabeen ongizatearen arloan lan egiten duteneragile eta erakunde ugariren ekarpenakjaso dira. Era berean, proposamenak egiteko,parte hartzeko guneak sortu dira; horietan, hiriko haur eta nerabeei eta haien familiei ahotsa emanzaie.
Plana bi programazio-alditan antolatuta da (2024-2027 eta 2027-2030), eta tokiko gobernuaren jarduera arlo guztien babesa eta konpromisoa jaso ditu.
Haur eta Nerabeentzako Udal Plana (pdf)
Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.