Euskara - Kanpainak

Gurasoentzako gida

Gidak aholkuak eta jarraibideak ematen dizkizu, normalean familietan sortzen diren egoeretan nola jokatu jakiteko. Gainera, jardunbide egokiak eta erronkak aurkituko dituzu, hau da, zure seme-alabei mesede egiten dieten jokabideak edo ekintzak. Abestiak, ipuinak, ikus-entzunezko materialak, jolasak eta dekalogo bat ere aurkituko dituzu. Materialak bereziki 1-10 urte bitarteko haurrak dituzten familientzat pentsatuta daude.

"Eskatu euskaraz, eskaini euskaraz"

Merkataritzaren, ostalaritzaren eta zerbitzuen sektoreetan euskararen presentzia eta erabilera sustatzeko kanpaina. Batetik, merkatariak eta bezero euskaldunak aktibatu nahi ditu kanpainak. Bestetik, Gasteizko Udalak eskainitako zerbitzuen katalogo bat zabalduko da.

Marka eta Erronka

“Marka eta Erronka” euskara eta kirola uztartu nahi dituzten eragileen topaketa bat da; Gasteizko Udalak, Arabako Foru Aldundiak eta Arabako Kirol Federazioen Elkarteak (AFDA) bi urtean behin antolatzen dutenak. Bertan euskarak kirolean duen egoera aztertzea eta aurrerabideak identifikatzea da helburua.

HIGA!

Concurso e-GA Hizkuntza gutxituetako hiztun gazteen topaketa da HIGA! Jardunaldi akademiko-ludikoak dira, eta 80 gazte akademiko, ekintzaile eta artista biltzea helburu dugu gure hizkuntzak biziberritzeari begira sare bat ehuntzeko asmoarekin. Aurten, pandemia dela eta, e-GA! lehiaketa abiatu da. Zehazki, hizkuntza-lankidetzarako proiektuak sarituko dira eta, ekainaren 11n, sari-banaketa eta topaketa egingo dira.

anHitzak 2020

dekorazioa Ez dugu datu zehatzik, baina estimazioen arabera, Gasteizko kaleetan 50 hizkuntza baino gehiago erabiltzen dira. Komunitate horietako batzuk ezagutu ditugu, eta hizkuntza aniztasunari buruzko ideiak partekatu.

Zure iritziak axola digu

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu. Nahitaezkoa da identifikatzea.

Izartxoarekin markatutako eremuak derrigorrezkoak dira.

Gai mota *
Aldartea *
Hautatu gaiaren hizkuntza.
Harremanetarako beste kontaktu bat: