Iradier Arena - Eraikina

Iradier Arena

Iradier Arena erabilera askotarako ekipamendua da; zezen plaza gisa 2006ko abuztuaren 4an inauguratu zen. Artean estalki bilkorrik gabe, urte horretako abuztuaren 5ean hartu zuen lehen zezenketa, hain zuzen ere 2006ko Andre Maria Zuriaren jaietako estreinakoa. 2007ko apirilaren 22an ipini zen estalki bilkorra, bertan programatutako ikuskizunak babestu asmoz. Berriro ere zezenketa bat izan zen lehen ikuskizuna.
Iradier Arenan izaera guztiz desbnerdineko jarduerak izan dira: kontzertuak (Fito y los Fitipaldis, Marea, Manolo García, Melendi, Antonio Carmona, Rosario Flores...), era guztietako azokak, jaiak, azterketak, kirol erakustaldiak, zaldi ikuskizunak, Erdi Aroko torneoak, azoka txiki solidarioak, truke azokak, jai solidarioak, aurkezpenak...

Edukiera

  • Areto osoaren gehienezko edukiera (harmailak eta zezentokia edo platea): 10.625 lagun.
  • Harmailen edukiera: 7.827 (goikoa, 3.674; behekoa, 4.153)
  • Zezentoki edo platearen edukiera: 2.798 lagun -edukiera gutxitzen joango da bestelako elementuak (agertokia, tribunak, jolasak, hesiak, aulkiak, mahaiak edo beste) jarri ahala-.

Beste edukiera

  • Edukiera saskibaloirako: 8.512 ikusle.
  • Pop-rock kontzertuak, harean zutik dauden ikusleak barne hartuta: 6.045 ikusle.
  • Tamaina ertaineko kontzertu eta ikuskizunak, harean eserita dauden ikusleak barne hartuta: 3.693 ikusle.
  • Bazkari, afari eta antzekoak harean (10na pertsonentzako mahai biribiletan): 1.059 jankide.
  • Koktel eta antzekoak, harean: 1.589 pertsona.

Diseinua

Pabiloia Diego Garteiz, Javier Mozás eta Eduardo Aguirre arkitektoek diseinatu dute. Urre eta zilar koloreko metalezko xaflekin egin da kanpoaldea; hartara, eguzkiaren argiak distira metalikoak eta urre zein zilarrezko koloreak sorrarazten dizkio.

Estalki bilkorra ia-ia elkar ukitzeraino hurbiltzen diren polikarbonato zeharrargiko bi panel handiz osatzen da. Bi motorrek mugiarazten dute panaletako bakoitza. Behin estalkia itxita, ikusleak sabaileiho handi baten azpian egongo dira.

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.