928 eserlekuko edukiera egokia duen Principal Antzokiaren osagarri aparta bihurtuko da Iradier Arena, betiere erosotasuna, kalitatea eta gertutasuna galdu gabe errentagarritasunak 3.000 eserlekuko edukiera eskatzen duten ikuskizunetan.
Eraikinaren izaeragatik, ederki hartzen ditu Iradier Arenak antzerkiari, dantzari, akrobaziei loturiko zirku-jarduerak, eta ez hainbeste animalia eta pizti exotikoen ingurukoak.
Gertutasuna, ikusgarritasuna, altuera eta irisgarritasuna kontuan hartuta Iradier Arena leku aparta da holakoetarako.
Bertan jokatu zuen Caja Laboral Baskonia(Beste leiho batean irekiko da) taldeak Endesa Ligaren 2011-2012 denboraldiaren hasieran. Hiriko saskibaloi taldeak Iradier Arenan jokatu du, taldearen berezko egoitza (Fernando Buesa Arena alegia) handitzeko obrak amaitu diren arte.
Iradier Arena gauza da tamaina handiko ikuskizunetako azken entsegu orokorrak egiteko, birari ekin aurretik.
Artisautza eta liburu azokak har ditzake instalazioak, bai eta beste kultur jarduera batzuk ere. Bere estalkia meteorologiaren aurreko babesa eta bermea da.
Azoka gastronomiko eta ardoaren munduarekin loturikoak ere har ditzake baitan.
Merkataritza azokak, moda desfileak, produktu aurkezpenak eta marketin jarduerak, erakunde ekimenak, jaiak, ekimen politikoak, batzar handiak, oturuntza handi eta koktelak...
Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.