1923an sortu zen, dagoeneko txistulari-banda baten osaerarik klasikoenean –lehen txistua, bigarren txistua, silbotea eta atabala–. Helburu nagusia herri-musika hiri osora zabaltzea izan zen, eta funtsezko zeregina bete zuen jai- eta zeremonia-ekitaldi askotan, baita ekitaldi ofizialetan ere.
Ehungarren urteurrena ospatzeko garaian, gaur egun Roberto Álvarezen zuzendaritzapean hauek osatzen dute Gasteizko Udal Txistulari Banda: bi txistu lehenek, bi bigarrenek, bi silbotek eta bi perkusiok. Premien arabera, txandakatu egiten dira emanaldietan edo roletan, banda klasikoa osatzeko –bi txistu, silbotea eta atabala–; beste batzuetan, lau baino kide gehiago ere aritzen dira.
Gaur egun, bandako kideek badute beste zeregin bat taldean jotzeaz gain: irakaskuntza. Beren denbora profesionalaren zati handi bat etorkizuneko txistulariei hiru zuloko tresna hori irakasten ematen dute; hori dela eta, Udal Txistulari Bandak lehen egunetako ilusio eta gogo berarekin begiratzen du etorkizunerantz, antzinako oihartzunen artean.
Udan Txistulari Bandaren monografikoa
Gasteiz Big Band eta Gasteizko Udal Txistulari Banda(Beste leiho batean irekiko da)
Diskoaren izena: Onraita berriro. | Urtea: 2001. | Egilea: Banda Municipal de Txistularis de Vitoria-Gasteiz. | Argitaletxea: Gasteizko Udala.
Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.