Betoñuko urmaeletik eta ingurunetik doan ibilbidearen bidez, ekosistema paregabera hurbilduko gara. Ekosistema horrek urarekin du lotura; hortaz, mota askotako ur-hegaztiren eta beste animalia-espezie batzuen babeslekua da; horietako batzuk desagertzeko arriskuan daude. Era berean, ur-landaretza oso baliotsua ere dugu bertan, eta flora-espezie batzuk oso bitxiak eta gutxitan ikusteko modukoak dira.
Bidean aurkituko ditugun panelek bertako flora- eta fauna-espezie garrantzitsuenak azalduko dizkigute, esaterako, kopetazuria, murgila, lezkari karratxina, baso-igel jauzkaria, lezka, lema, malba zuria etab.
Luzera: 2,4 km | Denbora gutxi gorabehera: 40 minutu | Pista mota: bide-zorua | Bidea egokia da haurren aulkietarako | Nola iritsi: L5, Juan Carlos I.a kaleko 27. zenbakiko geltokia
Egin klik irudiaren gainean tamaina handiagoko PDF bertsioa ikusteko.
(Beste leiho batean irekiko da)(Beste leiho batean irekiko da)
Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.